(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
BIT: 1. alea, 0. zenbakia. 1992ko abendua

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

BIT aurkezpena

Botika, ziur aski, osasun arloan gehien erabilitako baliabide terapeutikoa da. Sarritan erabiltzen denez eta farmako ugari eskuragarri daudenez, osasun profesionalak botiken argibideak eta ezaugarri farmakologikoak zehatz-mehatz ezagutu behar ditu nahita nahiez. Horregatik, oinarri zientifikoa duen informazio objektiboa behar da, iritziak kontrastatu ahal izateko eta epai kritiko bat osatu ahal izateko, gaixo bakoitzari farmako egokia emateko.
Botikei buruzko informazioa botikak modu arrazionalean erabiltzea lortzeko mekanismo eraginkorra dela kontuan hartuta, Osasuneko Nafarroako Zerbitzuak-Osasunbidea Nafarroako Informazio Farmakoterapeutikoari buruzko Aldizkariaren 0. alea aurkeztu du. Osasun profesionalen talde bat hura idazteaz arduratuko da.
Gure helburua da hiruhilero eta doan banatutako Informazio Farmakoterapeutikoari buruzko Aldizkari honek agindu farmazeutikoen kalitateak gora egitearen alde egitea, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan. Ziur gaude orain abiatutako argitalpenak harrera ona izango duela.


Egilea:

  • Calixto Ayesa Dianda - Osasun Kontseilaria
Enviar comentario

Iruzkin edo iradokizunak igortzen ahal dizkiguzu, eta guk galdera ohikoenei erantzunen diegu

Interes-gatazkak (bete soilik halakorik bada)





Iradokizunak/Iruzkinak

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa