Pazientearen segurtasuna lehentasun bihurtu da mundu guztian eta medikazio-akatsek osasun-asistentziarekin lotutako aurreikus daitezkeen kontrako eraginen ehuneko handia adierazten dute. Medikazio-akatsen eragina txikia bada ere, artatutako paziente kopuru handia denez, eragindako pertsona ugari egongo dira. Akatsak detektatzeko, aztertzeko, haietatik ikasteko eta ekintza zuzentzaileak ezartzeko hainbat tresna garatu dira. Segurtasuna gehitzeko, hainbat elementu hartu behar dira kontuan.