(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
BIT: 9. alea, 4. zenbakia, 2001eko abendua

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Doxazosina hipertentsioaren tratamenduan

Doxazosina hipertentsioaren aurka eta prostatako hiperplasia onberan erabiltzen den blokeatzailea da. 1994. urtean, saiakuntza klinikoa (ALLHAT), kontrolatua, aleatorizatua eta itsu-bikoitza egiten hasi ziren Kanadako eta AEBetako 625 zentrotan, 42.000 gaixo baino gehiagorekin. Gaixo horiek 55 urtetik gorakoak ziren, gutxienez 140/90 mm Hg-ko arteria-presioa zutenak, eta, gutxienez, arrisku kardiobaskularraren beste faktorea aurkezten zutenak (miokardio infartua aurrez izana, garunetako hodietako istripua, tabakismoa, e.a.). Saiakuntza horren bitartez, hipertentsioaren aurkako mota ezberdinak alderatu nahi dira: doxazosina (a -blokeatzailea), amlodipinoa (kaltzioaren antagonista), lisinoprila (IECA) klortalidonarekn egindako tratamendu konbentzionalaren aurrean (diuretikoa). Saiakuntza honetan honako helburu nagusi hauek baloratzen dira: gaixotasun koronario hilgarria eta miokardio-infartu ez hilgarria. Bigarren mailako helburuen artean hauek sartzen dira: hilkortasuna kausa guztiengatik, ictusa, gertaera koronarioen konbinazioa (gaixotasun koronarioaren bidezko heriotza, miokardio-infartu ez hilgarria, birbaskularizazio-prozedurak eta angina bidezko ospitaleratzea) eta gertaera kardiobaskularren konbinazioa (gaixotasun koronarioaren bidezko heriotza, miokardio-infartu ez hilgarria, ictusa, birbaskularizazio-prozedurak, angina, bihotz-gutxiegitasun kongestiboa eta arteria-gaixotasun periferikoa). Azterketa 2002. urtean amaituko da.


Enviar comentario

Iruzkin edo iradokizunak igortzen ahal dizkiguzu, eta guk galdera ohikoenei erantzunen diegu

Interes-gatazkak (bete soilik halakorik bada)





Iradokizunak/Iruzkinak

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa