(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
ETF 2. zenbakia: Insulina Detemir

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

NPH intsulinarekiko batere abantailarik ez eraginkortasunari eta segurtasunari dagokionez


  • Detemir intsulina giza intsulinaren analogo berria da, mellitus diabetesa tratatzeko merkaturatu berri dena.
  • Motel xurgatzen da eta luzerako eragina du. Larruazalpera injektatu behar da egunean behin edo birritan, pazientearen beharren arabera, dosia paziente bakoitzera doituz.
  • Intsulina isofanikoarekin (NPH) alderatzeko eginiko azterketek, kasik guztietan gutxiago izan gabe, HbA1c maila, 1 motako mellitus diabetesarekin aldera daitekeena, murrizten duela adierazi dute.
  • 2 motako mellitus diabetesean, eskuragarri ditugun ebidentziak mugatuagoak dira eta ez dute NPH intsulina bidezko tratamenduarekiko inolako abantailarik ezartzea ahalbidetzen. Intsulina glarginarekin alderatzeko azterketarik ez dago. Hori Espainian erabilgarri dagoen luzerako eragina duen lehenengo analogoa da eta epe luzera egon daitezkeen konplikazioen gain izan dezakeen efektua ez da ezagutzen.
  • Bere segurtasun-profilak NPH intsulinaren antzekoa dirudi. Saiakuntza klinikoetan ikusi ahal izan diren kontrako erreakzio ohikoenak hipogluzemia eta injekzioa sartzen den tokian erreakzioak dira. Intsulina glarginak gaueko hipogluzemia arinen kasuetan soilik adierazi du NPH intsulinarekin lortutakoa baino eragin txikiagoa.
  • Laburbilduz, erabilgarri ditugun datu konparatiboek ez dute NPH Intsulinarekiko detemir intsulinak abantailak dituela ezartzeko aukerarik ematen.
Enviar comentario

Iruzkin edo iradokizunak igortzen ahal dizkiguzu, eta guk galdera ohikoenei erantzunen diegu

Interes-gatazkak (bete soilik halakorik bada)





Iradokizunak/Iruzkinak

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa