(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
Kultur

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

 

Cultur 2014

2014ko Cultur Navarraren kartela

CULTUR Nafarroako Gobernuko Kultura, Turismo eta Erakunde Harremanetako Departamentuak antolatutako programa bat da, astelehenetik igandera 31 herri eta leku berezitan zehar ibiliko dena; horrela, besteak beste Orreagako kolegiata, Zugarramurdiko leizeak, Orgiko hariztia, Irantzu, La Oliva edo Leireko monasterioak, Uxueko Andre Maria eliza edo Martzillako gaztelua bisitatuko ditu.

Beste uda batez, musika klasikoa, jazza, koru-musika eta pop edo rock musika entzunen dira historiaz beteriko bazterretan edo paraje natural ederretan. Nafarroako herritarrek, bisitariek, turistek eta bidaiariek abuztuan bertan eskaintza kultural erakargarri batez gozatzeko aukera izan dezaten sortua da programa, eta abuztuaren 1 eta 31 bitarte garatuko da; gonbidatutako artista eta taldeen artean, besteak beste, Kepa Junkera, Jorge Drexler, Kalakan, Anne Etchegoyen eta Aizkoa korua edo Noa izanen dira.

CULTUR programa, berriz ere, asteko egun guztietan egonen da presente, eta bertan Nafarroako taldeen emanaldiak eskainiko dira, baita nazioko edo nazioarteko beste artista eta talde batzuenak ere.

Cultur 2014 programa pdf formatuan

Iaz lortutako arrakastaren ondoren, inaugurazio-ikuskizuna Iruñeko Baluarte auditorioan eginen da, Nafarroako Ganbera Abesbatzaren Jazzy Leap taldeak eskainiko duen “Duke Ellington” ikuskizunarekin. CULTUR jaialdia bukatzeko ekitaldiak Barañainen eta Tuteran eginen dira berriz ere. Uruguaiko Jorge Drexler kantari eta konpositorea abuztuaren 30ean arituko da Barañain auditorioan, eta biharamunean, abuztuaren 31n, Noa kantari israeldarrak abestuko du Gaztambide antzokian.

Cultur jaialdian arituko diren talde eta artisten artean Betagarri, Serafín Zubiri, Nua Trio, Amaia Azcona eta Maite Ascunce, Smuz quintet, Smokin Stones, Ortzadar Euskal Folklore Taldea, Elkhos ahots taldea eta beste asko izanen dira.

Asteko egun bakoitzean musika mota bat izanen da protagonista.

• Astelehenetan: ganbera-musika

• Astearteetan: jazza

• Asteazkenetan: folka

• Ostegunetan: pop-rock musika

• Ostiral eta larunbatetan: beste musika batzuk

• Igande eta jaiegunetan, abesbatza-musika

Cultur jarraian ageri diren herri eta lekuetan barna ibiliko da abuztuaren 1 eta 31 bitarte: Iruña, Elizondo, Orreaga, Los Arcos, Tafalla, Otsagabia, Viana, Zugarramurdi, Xabier, Irantzuko monasterioa, Bera, Fitero, Izaba, Artaxoa, Leireko monasterioa, Lizaso, La Olivako monasterioa, Erriberri, Martzilla, Lekunberri, Orbaizeta, Zangoza, Agoitz, Uxue, Gares, Lizarra, Altsasu, Mendigorria, Donamaria, Barañain eta Tutera.

Aurten, CULTUR jaialdiak berrikuntza handia dakar. Abuztuko egun guztietan kontzertu erakargarri bat eskaintzen duen programa artistikoarekin batera, edizio honetan turismoaren arloko iradokizun bat eginen da horren osagarri, hori ere egunero. Horrela, CULTUR jaialdia hastapenetara itzultzen da, Kultura eta Turismoa are modu estuagoan lotuz bai nafarrek, bai udan gurera etortzen direnek primeran pasa dezaten. Eta kontzertu batera joateko interesa dutenek iradokizun bat aurkituko dute bestelako jardueraren bat egiteko, hala nola upategi edo gaztandegi bat bisitatu, natura-ibilbide bat egin edo zaldiz paseo bat eman, bisita gidatu batean parte hartu edo etxeko jaki eta produktu natural gozoak dastatu.

Sarrerak www.culturanavarra.es/ webgunearen bidez erosten dira.

 

INFORMAZIOA

Emanaldia ikusteko sarrera ordaindu behar da.

BARAÑAIN JORGE DREXLER | Abuztuak 30
Prezioa: 17€ palkoa, 22€ aretoa (aurretik). 20€ palkoa, 25€ aretoa egunean berean.
Aurretiazko sarreren salmenta: Kontsultatu www.auditoriobaranain.com webgunea.
Sarreren salmenta egunean berean: leihatila 2 ordu lehenago.

IRUÑA JAZZY LEAP NAFARROAKO GANBERA ABESBATZA | Abuztuak 1
Prezioa: 10 €
Sarrerak leihatilan eta internet (www.Ticketmaster.es ) zein telefono bidez salduko dira maiatzaren 9tik uztailaren 14ra.
Uztailaren 14tik 30era urruneko salmentaren bidez baino ez dira salduko sarrerak, eta uztailaren 31n eta abuztuaren 1ean zabalik egonen dira Baluarteko leihatilak.

TUDELA NOA | Abuztuak 31 Prezioa 17€ anfi teatroa, 22€ platea.
Sarreren salmenta: www.ticketmaster.es /www.castelruiz.es   eta antzokian kontzertua hasi baino bi ordu lehenago.

ZUGARRAMURDI
leizera sartzeko prezioa 4 €.


Kulturaren Hedapenaren Atala
Navarrería k., 39
31001 - Iruña

Koordinazioa:
Roberto Rebolé
Telefonoa: 848 42 46 89
Faxa: 848 42 47 28
Posta elektronikoa: rrebolea@cfnavarra.es; cultur@navarra.es



 

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa