(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
Antzinako Musika

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Lizarrako Antzinako Musikaren 45. Astea

2014ko irailaren 1etik 13ra

Lizarrako Antzinako Musikaren Asteak berrogeita bost urte daramatza Europako antzinako musika onena eskaintzen, Erdi Aroko musika, musika errenazentista eta musika barrokoa.

45. edizioa irailaren 1etik 13ra izango da.

Aurtengo programan, 6 kontzertu izango dira San Migel Elizan, nazioarteko entzutea duten zenbait talderen eskutik. The Hilliard Ensemble taldeak berriz joko du Lizarran (agur bira), eta antzinako musikaren interpretazioan entzute handia duten punta-puntako beste talde eta abeslari batzuk lehen aldiz arituko dira, hala nola Les Talens Lyriques, La Risonanza, Roberta Invernizzi eta Gli Incogniti. Gaztea izan arren sari garrantzitsuak (Begi Kritikoa Saria, 2013) eta kritika bikainak jaso dituen La Ritirata taldeak ere parte hartuko du jaialdian.

Talde horien eskutik honako hauek entzungo ditugu: polifonia frantsesa eta ingelesa, Jean Philippe Rameauren lanak (haren heriotzaren 250. urteurrena), Händelen kantatak, XVII. mendeko italiar eta espainiar egileak, Vivaldiren ‘Lau urtaroak’…

Musika Astearen programazioak zenbait jarduera osagarri izango digu: dantza barrokoko tailer bat, antzinako musikari eta Erdi Aroko harizko tresnei buruzko hitzaldiak, zinema ziklo bat, musika eta dantza ikuskizunak udalerriko kaleetan eta haurrentzako jarduera pedagogiko bat.

Programazioa

Kontsultatu programazio osoa webgune honetan: www.culturanavarra.es

Aurten, gainera, Lizarrako eta inguruko denda, taberna, jatetxe, hotel eta upategi askok turismo eskaintza erakargarria eta beherapen bereziak prestatu dituzte jaialdiko kontzertuen ikus-entzuleentzat. Kontsultatu hemen ostalaritzako eta aisialdiko eskaintza.

Informazio gehiago jasotzeko eta abonuak nahiz sarrerak erosteko, sakatu hemen.

Hedapen Artistikoko Atala
Navarreria kalea, 39, 31001 Iruñea

Koordinazio Orokorra
Esperanza Asiáin
Telefono zenbakia: 848 424682 

Faxa: 848 424728

Helbide elektronikoa: easiaina@cfnavarra.es ; musicantigua@navarra.es

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa