(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
Nekazaritza eta Abelzaintza

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Museoko pieza asko eta asko nekazaritza eta abeltzaintza tradizionalekoak dira, zenbaitetan aspaldi handiko kulturetatik jasoak, hala nola erromatarrenetik eta musulmanetik.

Gari-garbitzeko makina

Gari-garbitzeko makina

Gari-garbitzeko makina

Inbentario zenbakia: 7538

Neurriak cm.: 132x165x87

Gaia: zura eta burdina

Nondik ekarria: Teófilo Arizaleta Azcárate. Pitillas (Nafarroa).

Noizkoa: 1862-1890

Erabilera: alea eta lastoa bereizteko eskuzko makina, aire korronte bat artifizialki sortuz eta atzera-aurrerako baheak erabiliz.

Iruzkina: 1848tik Iruñeko Caparrosoren errotan jarritako Pinaquy y Sarvy galdategian eginiko gari-garbitzeko makina. Bertan aritu zen lanean, bolada batez, Julián Gayarre tenore nafarra. 1857an urrezko domina eman zioten konpainiari Madrilgo Nekazaritza Erakusketan, nekazaritzako material bildumagatik. Datu horrek erakusten du galdategi honek Espainian zuen garrantzia.

Gari-garbitzeko lehen makinak XIX. mendearen erdialdean sartu ziren Espainian, Ingalaterratik edo Frantziatik ekarriak, non goiz samar patentatu baitziren zenbait modelo: Pernollet, Ransomes and Son, Boby, Vilcocq, etab. Garai hartan 2.000 bat erreal balio zuten eta haiekin izugarri erraztu zen zereala sarde eta iraiz-palekin haizatzeko lan nekeza.


 

igo

 Artzain-koilara

Koilara

Koilara

Inbentario zenbakia: 12984

Gaia: Zura

Neurriak cm.: 5,6x23,9x6,0

Nondik ekarria: Aezkoa (Nafarroa)

Noizkoa:  XIX mendea

Erabilera: Elikagaiak jateko tresna zein apaingarria, etxeko, andregai eta lagunei oparitzeko ere egiten baitzen, edota enkarguz.

Iruzkina:
Artisauek edo artzainek tailatutako tresnak, azken hauek beste lanetan ari ez ziren bitartean, goi-larreetan egon ohi ziren hilabeteetan. Pieza hauetan taila-lan ugari egiten zituzten: irudi geometrikoak, animalienak eta landareenak. Batzuetan, gizaki irudiak tailatzen zituzten, batik bat gai erlijiosoetan. Zenbait koilarak eta artzainen beste tresna batzuk norbaiti eskainiak zeuden, edo jabearen izena eraman ohi zuten, hemen dakargunak horrelakorik ez duen arren.

igo

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa