(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
Eskulangintza

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Museoak eskulangintza-tailer oso eta dokumentatuen bilduma bat dauka, balio handikoa historiaren eta didaktikaren aldetik. Jakina, eguneroko gauzak egiteko eta zaintzeko lanbideekin lotuak daude tailer horiek, hala nola buztingintza, larrukigintza, zurgintza, ehungintza, eta abar.

Atal honetan, aipagarriak dira, orobat, burdina forjatuzko 1.800 objektu, XV.-XIX. mende bitartekoak. Horietan ikusten da nola bideratu zen artea eguneroko tresnak egitera.

Egungo eskulangintzako zenbait pieza ere jasoak daude museoan, berak eginiko ikus-entzuneko dokumentazio lanaren fruitu.

Lehio sarea

Lehio sarea

Lehio sarea

Inbentario zenbakia: 6827

Gaia:  burdina forjatua

Neurriak cm.: 161,5 X 86,5 X 40

Nondik ekarria: forja artistikoaren bilduma. Joaquín Agudo. Corella

Noizkoa:  XVII. mendea

Erabilera: fatxadaren apaingarria eta etxeko sarreraren babesa

Iruzkina:

Leiho sare barrotedun honen gisakoak XVI. eta XVII. mendeetako jauregi eta etxandietan paratzen ziren. Ezaugarri hauek ditu: goialde eder bat, alde banatan kiribildurak dituena, apaingarri estanpatuekin eta kazoletekin erremateetan. Marko horren erdian zirkulu bat paratu da, ingude baten markarekin. Segur aski etxeko nagusiaren lanbidea edo izena aipatzen da horrekin.

igo

Kaiku

kaiku

Kaiku

Inbentario zenbakia: 8121

Gaia: Urki zura

Neurriak cm. 22,5 X 35 X 22

Nondik ekarria: Doneztebe

Noizkoa: 1998an egina Jorge Iribarren eskulangileak

Erabilera: jetzitako esnea zuzenean biltzeko ontzia. Berotu ere bertan egiten zen, harri goriak sartuz, gazta egiteko. Zurak, beroaren eroale txarra baita, denbora luzeagoan edukitzen zuen tenperatura egokiena ontziaren barrenean.

Iruzkina:

Zalantzarik gabe, Nafarroako ipar-mendebaldeko eskualdeetan artzain kulturako ontzirik aipagarriena kaikua da. Baztanen, Malerrekan, Bidaso aldean eta Ultzaman egin eta erabiltzen da, baita Aezkoan ere, garai batean (Pirinioak). Kaikua egiteko, urki zura hautatu eta ebaki behar da, beti ilbeheran. Ardatz inklinatuko forma konoenborkara, aho aurreratua eta helduleku goratua ditu kaikuak eta, horri eskerrak, pieza erabilerraza eta eder-ederra da.

igo

Koilara egilearen aulkia

Koilara egilearen alulkia

Koilara egilearen aulkia

Inbentario zenbakia: 7515

Gaia: enborra eta burdinazko hortza

Neurriak cm:  95x30x48

Nondik ekarria: koilarak egiteko lantegia. José Presto. (Lintzoain, Erroibar, Nafarroa)

Noizkoa: lantegia zabalik egon zen 1950eko hamarkada arte.

Erabilera: eskulangilea aulkian eseri eta hortza erabiltzen du, ezpel makilak arbastatzeko, ezpela baita koilaren lehengaia. Hortza lotua dago enborrean zirgilo baten bidez.

Iruzkina:

Koilara, zoketa, eskalapoi eta zurezko beste gauza txiki batzuk eskuz egiteko lanbideak ia-ia gaur egun arte iraun du Zangozako merindadeko ibar batzuetan. Lurralde horretan ezpeldi ugari dago eta aspaldikoa da artzantza eta gauzak eskuz egiteko ohitura.

igo

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa