(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
Nafarroako zeramika herrikoia

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Badira 850 tupina baino gehiago, Irunberriko eta Lizarrako eltzegintzako lantegietatik ekarriak, horietako asko zigilatuak eta apainduriz jantziak.

Gaur egun itxirik dauden beste lantegi batzuetako piezak ere badira (Tafalla, Marañon, Tutera).

 Irunberriko tupina beiraztatua

Irunberriko tupina beiraztatua

Irunberriko tupina beiraztatua

Imbentario zenbakia: 480

Gaia: buztin egosia eta galena-alkoholaz eta lur gorriz beiraztatua zorro erdiraino.

Neurriak cm: 49,5x36x21 ahoaren diametroa

Nondik ekarria: Irunberriko eltzegintzako lantegiak (Nafarroa).

Noizkoa: XX. mendearen lehen erdialdea.

Erabilera: gisa honetako tupinak jakiak eta likidoak kontserbatzeko erabiltzen ziren

Iruzkina: Tupina eltzegintzako ontzi tradizional bat zen. Irunberrin aspaldi handian ziren buztingintzako lantegietan egiten zen.

Iruña, Lizarra, Tafalla, Tutera eta Marañonekin batera eltzegintzako zentro garrantzitsua izan zen Irunberri. Etxean erabiltzeko ontziak saltzen ziren handik Nafarroako eta Aragoiko eskualde askotara.

1842an buztingintzako 24 lantegi ziren Irunberrin; 1944an, berriz, zazpi baino ez.

Honako ezaugarriak ditu Irunberriko zeramikak: Lardingo buztin gorria, zorro-handi samarra, irregular antza, beiraztatu gardena edo gorrixka eta zenbait apaingarri, hala nola kordoi ungulatuak eta uhindura ebakiko banda gainjarriak. Tupina hau oso apaindua dago: lau kordoi ebaki bihurrian paratuak; hiru uhindura-lerro eta laugarren bat, arrasto paralelo moduan irarria eta botoien aplikazioak dituena. Aipagarria da lepoaren eta bizkarraren intersekzioko botoia; badirudi gurutze bat adierazi nahi duela.

igo

 Potiz zoomorfoa

Zezen itxurako potiza

Zezen itxurako potiza

Inbentario zenbakia: 7069

Gaia: buztin egosia eta marroi ilunaz beiraztatua. Eztainu-bernizaz eginiko pintzelkadak ditu.

Neurriak cm: 13,5x16

Nondik ekarria: Calixto Ybiricu. Lantegia. Lizarra (Nafarroa).

Noizkoa: XIX. mendearen bigarren erdialdea eta 1916 baino lehenagokoa.

Erabilera: objektu apaingarria, ardoa edo ura zerbitzatzeko.

Iruzkina: Calixto Ybiricuren eta bere seme Severinoren lantegia 1916an itxi zen. "Maisuen maisutzat" hartzen zituzten Lizarrako XIX. mendeko buztingintza herrikoian. Buztingintzako zentro hau XIII. mendetik dokumentatua bazegoen ere, XIX. mendean ezagutu zuen loraldirik handiena, zein langile kopuruari, zein piezen kalitateari dagokienez. Behera jo zuen XX. mendean, eta 50. hamarkadan ia-ia desagertu egin zen.

Erliebezko zirkuluetan sartutako Ybiricuren "Y" letrarekin sinatutako piezetan, zezen itxurako potiztxo apaingarri urriak dira bitxienak, ezbairik gabe, abilezia handiz eginak eta, ondorioz, Nafarroako arte herrikoiaren pieza berezi-bereziak.

igo

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa