(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
Altzariak eta etxe-tresnak

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Etxe tradizionala bizilekua zen, alde batetik, eta ekoizpen unitatea, bestetik, ekonomia autarkiko eta iraupenekoaren testuinguruan.

Familian egiten ziren jardun guztiak biltzen saiatu da museoa. Horietatik gehienak emakumeen munduarekin lotuak zeuden.

Taka-taka

Taka-taka

Taka-taka

Inbentario zenbakia: 7448

Gaia: zura eta burdinazko bisagrak.

Neurriak cm.: 48x133x38

Nondik ekarria: Erriberri (Nafarroa)

Noizkoa: XIX. mendea - XX. mendearen lehen herena.

Erabilera: haurrari laguntzea lehen urratsak ematen.

Iruzkina: Eskuz eginiko tresna bitxi honetan haurra mugitu zitekeen, erori gabe, maratilatxo batek itxitako bi orriko oholtxo batek eusten baitzion. Jakina, joan-etorrian baizik ezin zen ibili haurra, armazoiaren zirien araberako luzeran.

igo

 Kutxa

Kutxa

Kutxa

Inbentario zenbakia: 8421

Gaia: haritza eta gerezia, burdina forjatuzko bisagrak eta sarraila.

Neurriak cm.: 103x141x70

Nondik ekarria: Iturmendi (Nafarroa).

Noizkoa: XVII.-XVIII. mendeak.

Erabilera: kutxa handiak arropa edo bihia gordetzeko erabiltzen ziren, emakumeen arreoan nahitaezko gauza izateaz gainera.

Iruzkina: Kutxa honen aurrealdearen dekorazioa aparta da, duen oparotasunagatik eta edertasunagatik. Eguzkiaren eta izarren antzeko formek bikain egiten dute bat, eta horren fruitu da Nafarroako arte herrikoiaren maisulan hau.

igo

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa