(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
Erlijiositate herrikoia

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Erlijioa eta superstizioa, jaiera eta magia jarduerak nahasten dira jendearen ohiko bizimoduan. Erlijioa da bizitzaren ardatza. Berak arautzen du, berak ematen dio zentzu traszendentala.

Azkonar atzaparra

Azkonar atzaparra

Azkonar atzaparra

Inbentario zenbakia: 7003

Gaia: azkonar atzaparra, zilarrezko zorroan ezarria.

Neurriak cm.: 10x3,5

Nondik ekarria: Garesko Santesteban etxea (Nafarroa).

Noizkoa: Ohiko kutuna XV. mendetik XIX. mendearen bukaera arte.

Erabilera: Begizkotik babesteko objektua.

Iruzkina:
Ulertzen ez dituen zenbait gaitzetatik libratuko duela uste du kutuna daramanak. Aspaldi-aspalditik (hilarriak eta bestiarioak) begizkoa uxatzeko dela uste den materia inertezko materialek, formek edo ezaugarriek osatzen dute kutuna.

Haurrek eta emakumeek erabili zuten maiz azkonar atzaparra begizkoaren kontra. Izanez ere, jendearen ustez horiek zuten sorginduak izateko arrisku handiena.

Ukuilu eta eskortetako ateetan ere paratzen zen, etxeko aziendari kalterik sar ez zekion, bizitzeko behar beharrezkoa baitzuten azienda.

XX. mendeko aurrerapen zientifiko, sanitario eta sozialek kanporatu zituzten sineskeria horiek pixkana-pixkana, oso hedatuak egon zirenak aurreko mendeetako klase gidarietan ere, Berpizkundeko eta Barrokoko errege-erreginen etxeetako erretratuetan ageri diren kutun eta talisman ugarien arabera.

igo

 Hilarria

Goñiko hilarria

Goñiko hilarria

Inbentario zenbakia: 356

Gaia: hareharria.

Neurriak cm.: 75x35x13

Nondik ekarria: Errotabidea parajea, Goñi (Nafarroa).

Noizkoa: XI-XII. mendeetakoa

Erabilera: hilobi baten burualdean paratzeko zutikako seinalea.

Iruzkina:

Aita T. Burguik aurkitu zuen hilarri hau, 1774an. Nafarroako Monumentuen Batzordeak bildutako funtsetako pieza bat zen (atzera begirako arteari buruzkoa). 1954an Nafarroako Museora eraman zuten. Museo Etnologikoan, gero batean, 100 bat hilarri erakutsiko dira, denak Nafarroakoak eta Erdi Arokoak, nahiz eta 1.200 baino gehiago dauden Nafarroa guztian, toki batzuetan besteetan baino gehiago. Izanez ere, erdiak Zangozako merindadean daude, Nafarroako ekialdean. Goñiko hau nabarmentzekoa da, atzeko aldean giza irudiak ageri baitira (gutxitan gertatzen da hori). Kasu honetan, gainera, eszena ezaguna da. Historiografia klasikoak identifikatu du eszena hori Teodosio Goñikoaren bi semeek aita hil zutenekoarekin. Bi pertsonaia armatu ikusten dira erasoan, alde banatan, eta horien erdian, beste bat. Interpretazio hori badirudi baieztatua dagoela hilarria aurkitu zen tokiagatik. Izan ere, elezaharrak dioenez, bertan agertu zitzaion deabrua Goñiko zaldunari musulmanen aurkako kanpainatik itzulitakoan.

igo

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa