(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
Ehungintza

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Landareetatik eta animalietatik ateratako zuntzak, ehunak eta jantziak lantzeko tresna tradizionalez gainera, zenbait jantzi jaso dira, nazioartean modan zirenak XX. mendearen hasieran. Nabarmentzekoak dira Erronkaribarko emakumeen traje tipikoak, XIX. mendekoak, Uztarrozetik ekarriak.

Txalekoa

Txalekoa

Txalekoa

Inbentario zenbakia: 8345

Gaia: zeta eta zeta-harizko brokatua.

Neurriak cm.: 51,5x51

Noizkoa: XVIII. mendearen. bukaera-XIX. mendearen lehen laurdena.

Erabilera: txalekoa XVII. mendean jaio zen, gizonezko jantzi luze gisa. Luis XIV.aren garaian brokatuak eta harribitxiak erantsi zitzaizkion. XVIII. mendearen bukaeran zabaldu zen jantzi motza, sabelaren goialdekoa.

Iruzkina:

Txaleko hau Miguel José Yriarterena izan zen, segur aski. Bertizaranako Oieregin jaioa zen 1775ean. Inportazioan eta esportazioan aritu zen merkatari gisa, Mexikoko Monterrey eta Veracruz hirietan. Jantzi hau Madrilen erakutsi zen, Jantzi Erregionalen 1925eko erakusketan. Hori da, hain zuzen ere, Museo del Pueblo Españoleko egungo bilduma gehienen jatorria.

igo

 Harilkaia

Harilkaia

Harilkaia

Inbentario zenbakia: 7189

Gaia:  zur moztua eta torneatua.

Neurriak cm.:  64x80

Nondik ekarria:  Donibane Garaziko d'Arruget etxea (Nafarroa Beherea).

Noizkoa: XIX. mendea - XX. mendearen lehen herena.

Erabilera: mataza jartzen zen armazoi birakaria, harila biltzeko.

Iruzkina:
Landare edo animalia zuntzak iruteko prozesuaren fase bat betetzen du harilkaiak. Irun eta gero, gaia ehundegira eramaten zen jantziak egiteko. Gorua eta ardatza ederki erabilita zientoka metro hari eskuraturik, harilkaiarekin matazak egin, garbitu eta, behar bazen, substantzia naturalekin tintatzen ziren. Lehengai hau ehungileari eman baino lehen harilak osatu eta, zer ehun nahi zen, haren koloreak nahasi behar ziren. Horretarako mataza harilkatu behar zen armazoi honetan. Gero, ehundegian, hariak mozorkan eta anezkan pasa eta ehunaren diseinua osatzen zen. Ehungintzako lantegi zaharrek beherako joera hartu zuten XIX. mendearen erdialdean, "jacquard" lantegi mekanikoak eta ehun pintatu eta serigrafiatuen moda hedatu zirenean.

igo

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa