(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
Ibilbidea

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

       

Nafarroako museo etnografiko bat sortzeko proiektua aspaldikoa da. XX. mendeko 60ko hamarkadan jaio zen, Foru Diputazioa interes etnografikoa zuten gauzak biltzen hasi zenean, Julio Caro Barojaren gidaritzapean. Horrela sortu zen lehen bilduma, Bidaso aldeko baserrietatik ekarritako nekazaritza-tresnekin.

70etan eta 80etan pieza berezi batzuk bereganatu zituen, hala nola animalien indarrez mugitutako zurgindegia (Azuelo) eta beste eskulangintza-tailer batzuk, Francisco Javier Beúnza Arboniések eta beste zenbait laguntzailek asko saiatuz aurkituak. Garai hartan, Museo Etnologikoa Vianako Printzearen jauregian jartzea pentsatzen zen, Zangozan.

                                                 Kutunen bilduma

Hasierako etapa luze hori 1994an bukatu zen, Nafarroako Museo Etnologikoa sortzearekin. 1995ean, "Julio Caro Baroja" izena ematea erabaki zen, haren bultzatzaile prestuenaren ohoretan. Une horretan, Iratxeko Andre Mariaren Errege monasterioa hautatu zen museoa paratzeko.

2007. urtetik museoa Lizarrako biltegi batean dago, behin betiko kokalekua noiz iritsiko zain.

Erakunde honen helburuak ondoko hauek dira:

       • Bere bildumak zaindu, dokumentatu eta zabaltzea.

       • Piezak jendeari erakustea.

       • Nafarroako ondare etnologikoa aztertu eta dokumentatzea.

      • Bere lan zientifikoaren berri gizarteari ematea.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa