(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
Aldi baterako erakusketarekin lotutako jarduerak

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

 

"Berunezko soldaduak. Miniatura militarra karlistaldietan" (2013ko martxoaren 26tik abenduaren 8ra)

Kamishibai-saioa euskaraz

Kamishibai-saioa euskaraz.

Karlismoaren Museoak erakusketarekin lotutako bi jarduera mota antolatu ditu:

- Kamishibai saioak: ipuinak modu dramatizatuan kontatzean oinarritutako teknika japoniarra; 2 urtetik aitzinako haurrentzat gomendatua. Ipuinetako bat Berunezko soldadutxoa da. Kamishibaiaren Lagunen Elkarteko kideek eginen dituzte.

Parte hartzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea. Jendea etorri ahala joanen da taldea osatzen, etorrera ordena errespetatuz, ezarritako kopurura iritsi arte.


Parte-hartzaile bat lantegian

Parte-hartzaile bat lantegian.

- Miniaturak margotzeko lantegiak, 8-16 urte bitartekoentzat. Nafarroako Miniaturismo Elkarteko kideek gidatuko dituzte.

Lantegi batean parte hartzeko interesa dutenak hilabetearen lehenbiziko egunean has daitezke izena ematen: telefonoz, posta elektronikoaren bidez, edo museoko harreralekuan bertan. Kopurua: 15 lagun, gehienez ere.

Ikusi jardueren egutegia

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa