(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
2014ko Museoen Nazioarteko Eguna

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Maiatzaren 17an eta 18an Museoen Eguna eta Gaua ospatuko direla baliatuz, Karlismoaren Museoak zenbait ekitaldi antolatu ditu, eta haietako batzuk gauzatuko dira asteburu horretan bertan "Karlistadak Lizarran" izenburupean eginen den birsortze historikoaren barrenean.

Maiatzaren 17a. Museoen gaua

 Hari-laukotea.

12:00etan eta 17:30ean: Historia bizia Karlismoaren Museoan.

Karlisten eta liberalen uniforme eta armei buruzko azalpena eta artilleriako pieza baten erakusketa Museoko patioan.

17:30ean: Karlisten tropek instrukzioa eginen dute Karlismoaren Museoko lorategian (azalpen ondoan).

19:00etan eta 20:00etan: Bisita gidatuak erakusketa iraunkorra ikusteko (biak gaztelainaz).

21:30ean: Kontzertua, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko "Amalgama" hari-laukotearen emanaldia. Giuseppe Verdiren eta Dmitri Shostakovichen piezak joko dituzte.

Karlismoaren Museoa 23:00ak arte egongo da irekita.

Maiatzaren 18a. Museoen Nazioarteko Eguna


Lehen gerra karlistako gudua (Francisco de Paula Van Halen y Maffei, 1841)

11:30ean eta 12:30ean: Bisita gidatuak erakusketa iraunkorra ikusteko (biak gaztelaniaz).

13:00etan: Birsortze historikoa

Tropen agerraldia Gobernadorearen Jauregiaren aurrean (Karlismoaren Museoa) eta Beirako printzesaren aldarria balkoitik; gero, printzesak berak "La Generalísima" emanen die tropei, karlismoaren ikurra den estandartea.

Sarrera eta ekitaldiak dohainik izanen dira.

“Karlistadak Birsortzea Lizarran” kartela ikusi


 

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa