(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
Liburutegiaren Eguna: 2014ko urriaren 24a

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Lehia bibliografikoa

Liburuak

Liburuak

Liburutegiaren Eguna ospatzen zela baliatuz, Karlismoaren Museoak eta "Julio Caro Baroja" Nafarroako Museo Etnologikokoak lehia bibliografiko bat proposatu zuten; irabazlea Peio Guelbenzu Arce izan da.

Lehiako lehenbiziko galdera Oriamendiko Martxaren sorrerari buruzkoa zen. Diotenez, 1837ko martxoaren 16an Oriamendin (Gipuzkoa) izan zen bataila irabazi ondotik, karlistak liberalen kanpamenduan sartu, eta bertan, beste gauza batzuen artean, martxa militar baten hitzik gabeko partitura bat hartu zuten, musikari ingeles batek konposatu eta donostiar liberal batek moldatu zuena. Martxa hori karlisten ereserki nagusia izatera iritsi zen XIX. mendearen amaiera aldera, baina gerora ofizialdu zen, eta bertsio horretan hitzak Ignacio Baleztenak 1908an idatzi zituenak dira eta musika aldetik beste moldaketa batzuk ditu, Silvano Cervantesek XX. mendeko 30eko hamarkadan eginak.


Partitura

Bigarrenik, parte-hartzaileei galdetu zitzaien nondik lortu zuen Iturengo arotzak joareak egiteko behar zuen kobrea. Iturengo arotza kantak salatzen duenez, San Kristobalen irudi bat urtuz lortu zuen:

Iturengo arotza, Erramun Joakin,
haserre omen zaude zeren dugun jakin
santurik ez laiteke fiatu zurekin,
San Kristobal urtu ta joareak egin.

Irabazlea Karlismoaren Museora etor daiteke saria jasotzera, jendearentzako ohiko ordutegiaren barrenean.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa