(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
Escape room

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Karlismoaren Museoak dei egiten dizue parte hartzera Toisoiaren ebasketa, escape room-ean. Museoen Nazioarteko Egun eta Gauaren karietara eginen da, 2018ko maiatzaren 18an, eta irekita egonen da 2018ko urriaren 14era arte. Benetako gertaera batean oinarritua:

 

TOISOIAREN EBASKETA

Karlos Maria Borboi Austria-Estekoa, Karlos VII.a erregegai karlistaren urrezko toisoiaren ebasketa,

Europako hiriburuetan barna egin zuen bidaian zehar.

Segizioa, bitxiaren desagerpenaren susmagarri.

Ebatzi gabeko misterioa.

Museo bat deskubritzeko.

Erantzuna eman diezagukezulakoan zaude?

Toisoiaren ebasketa escape room-a, Karlismoaren Museoak pentsatu eta Proyectos de Escapismo enpresak diseinaturikoa, Karlismoaren Museoaren eskaintza ludiko-hezitzailearen baitan kokatzen da. Karlismoaren Museoa Nafarroako Gobernuak 2010ean inauguratu zuen ekipamendu kulturala da.

Lagun taldeendako diseinaturiko ikerketa jarduera bat da. Gehienez ere 14 urtez goitiko bost parte-hartzaile izan daitezke, detektibe zolien gisan, bitxi historiko baten ebasketa misteriotsua ebatzi beharko dutenak gehienez ere 40 minututan, agian delitua gertatu zen tokiaren, Milango (Italia) Hotel de la Ville-eko gela baten antzeko toki batean.



Ordutegia:

Asteartetik larumbatera: 10:30, 11:30, 12:30, 16:30 y 17:30

Igande eta jaiegunetan: 11:30 y 12:30

Doako proposamen bat da eta erreserba egin behar da ondoko telefonoan: 948 55 21 11

Jarduerak, osotara 60 minutuko iraupena du.

Hasieran 10 minutuko bisita egiten da Karlismoaren Museoko erakusketa iraunkorrean, baliagarritasun handiko informazioa jasotzeko. Parte-hartzaileek lau pieza giltzarri bisitatuko dituzte. Pieza horiek beren karteletan dituzte misterioa ebazteko behar diren pistak.

Piezak

Jarraian ebasketaren istorioa ezagutuko dute eta aretoko arauen berri emanen zaie.

Ebasketaren istorioa

Aretoko arauak

Azkenik, jolastokira pasako dira eta 40 minutu izanen dituzte ikerketa gauzatzeko.

Zatoz eta hartu parte!

Kartela "Toisoiaren ebasketa"

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa