Karlisten Iruñeko blokeoa (1874ko iraila –1875eko otsaila) aldi baterako erakusketa berria dela kausa, Karlismoaren Museoak hiru saioz osatutako hitzaldi zikloa antolatu du, aurtengo irailetik azarora bitarte. Hona hemen zikloaren programa:
- 2015eko irailaren 25a
Iñaki Urricelqui Pacho (Museoetako teknikaria, Karlismoaren Museoa): Karlisten Iruñeko blokeoari buruzko kontakizunak eta irudiak
- 2015eko urriaren 9a
Gervasio Sánchez Fernández (kazetari eta argazkilaria, 2009ko Argazkigintzako Sari Nazionala): Sarajevoko setioaren lekukotasuna eta memoria grafikoa: Gervasio Sánchezen argazkiak
- 2015eko azaroaren 6a
Rubén Sáez Abad (Historian doktorea eta Trebuchet Park-eko zuzendaria): Erdi Aroko poliorzetika, aro garaikideko estrategentzako eskola
Hitzaldi guztiak, doan eta nahi duen edozeinentzat zabalik, 19:30ean izanen dira, Karlismoaren Museoaren patioan (Rua, 27-29, Estella-Lizarra)