Kultura Zuzendaritza Nagusiak abian jarri du kanpaina bat Nafarroako museo eta bilduma museografiko iraunkorrak zabaltzeko.
Inoiz ez da horren erraza izan bidaia bat prestatzea. Pasaporteak aukera emanen dizu hiri eta herrietako destinoetara irteera laburrak planifikatzeko eta esperientzia paregabeak bizitzeko arte garaikideko, arte ederretako, arkeologiako, etnografiako eta pertsonaia bereziei buruzko museoetan. Xarmadun museoak, aniztasuna eta kalitatea aintzat hartuta, bilduma eta kontakizun paregabeak biltzen dituztenak. Eta hori guztia, Nafarroatik atera gabe.
Taldean edo familian, bikotean edo nor bere kabuz, hamahiru erakunde hauek zain dituzu, beren bilduma eta jarduerak zurekin konpartitzeko. Gainera, hiru baino gehiago bisitatzen badituzu, sariak eskura ditzakezu.
Pasaportea pertsonala eta/edo familiakoa izan daiteke. Doan ematen da zentroetako bakoitzean, sarrerarekin bat. Zigilua bisita egin ondotik eskuratuko da.
Ausart zaitez museatzera zentro guztietan. Imajinatu ere egin ezin dezakezun Nafarroa aurkituko duzu. Bidaia on!
Nafarroako Museoetarako pasaportearen osagarri gisa, Karlismoaren Museoak ondokoa proposatzen du:
EUROPAKO ERREGE BIZILEKU KARLISTETARA BIDAIA
Karlismoaren Museoak gonbidatu egiten zaituzte erregegai karlistek egoitza edo kortea ezarri zuten Europako hiru jabego ezagutzera, eta asmakizun batzuk proposatzen dizkizue:
1. Frohsdorf gaztelua (Austria)
2. Loredan jauregia (Italia)
3. Puchheimgo gaztelua (Alemania)
Loredan jauregia
Jakinen zenuke esaten zein erregegai bizi izan zen etxe horietako bakoitzean?
Museoa bisitatzen dutenek harreran jasoko dute asmakizunak asmatzeko behar den materiala eta, horrekin batera zozketa batean parte hartzeko papertxo bat jasoko dute. Papera, bisita bukatzean, harrerako mahaian dagoen kutxatilan sartu beharko dute.
Puchheim-go gaztelua
ANIMA ZAITEZ LAGUNTZA EMATERA!
MUSEA EZAZU! ETA BIDAIATU!
Zozketa Karlismoaren Museoko patioan eginen da, 2018ko urriaren 25eko 12:00etan
Zozketako sariak. Hiru sorta, ondokoekin:
- Karlismoa ikertzeko I. jardunaldiak. Karlismoa, bere garaian
- Meatzariak gerran erakusketako katalogoa
- Ebakigarria: Paperezko soldadu karlista eta liberalak
- Posta-txartel multzoa
- Berunezko soldadua: Zuaboa
- Imana
- Arkatza