(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
Eskaintza didaktikoa ikastetxeentzat

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Karlismoaren Museoa gure historiako zati garrantzitsu bat ezagutu, ikertu, interpretatu, zaindu eta zabaltzeko tresnatzat hartzea da jarduera didaktikoen helburua.

Eskaintza didaktikoa

Lizarrako eskola-umeak lantegi batean.

Karlismoaren Museoak 2015ean jarraitzen du ikastetxeentzat jarduera didaktikoak prestatzen.

Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleentzat uniforme militarraren bilakaerari buruzko lantegi bat eskaintzen da, “Kasakatxoa, lebita, berokia… gudurako jantziak” izenburua duena.

Bisita eginen da museoan, eta bertan gudaroste karlistaren antolaketari buruzko azalpena emanen da. Ikasleak elementu bisualen garrantziaz ohartzen dira, norberaren irudia osatzeko eta talde sozial, politiko eta profesional bati lotzeko. Hurrena, Sormen lantegian, ikasleek erakusketako uniforme bat marraztuko dute.

Bi lantegiak asteartetik ostiralera eginen dira, 10:00ak eta 14:00ak bitartean. Iraupena: ordu 1 eta 30 minutu.


Azkenik, DBHko eta Batxilergoko ikasleentzat bisita gidatuak eskaintzen dira museoko erakusketetara (iraunkorra eta aldi baterakoa).

Parte hartzeko, erreserba egin behar da aurretik. Horretarako, deitu 948 55 21 11 telefonora, edo mezu bat bidali helbide elektroniko honetara: museo.carlismo@navarra.es

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa