(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
GOGOETAK arte garaikidetik

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Porque hoy puede ser ayer

Angela Morenok Porque hoy puede ser ayer (Oraina iragana izan daitekeelako) izeneko lana egin du, eta Nafarroan Lehen Karlistaldian izandako bi gertakizuni erreparatu die. Bi proposamen artistiko dira, eta irudia, ehuna, soinua eta narrazioa uztartzen dituzte. Haien asmoa da ikusleak gure historiara hurbiltzea, begirada sakon eta sentikor baten bidez.

Xedea da dokumentaturik dauden gertakari batzuk ezagutzera ematea, narrazio historikoan falta izan diren elementuak berreskuratuta; besteen mina norberarena balitz bezala sentiaraztea; beste gizon eta emakume batzuen mina sentiaraztea. Gerran, borrokalarien familiak bortizki tratatu zituzten, gudu-zelaian bertan egonen balira bezala. Arerioaren emakumea (izan haren emazte, ama, arreba edo alaba) sistematikoki erabili zuten trukean zerbait emanarazteko, eta aurkaria zigortzeko edo umiliatzeko. Gehiago, beharbada, galtzaileen emakumeen kasuan.

Patioan Porque hoy puede ser ayer triptikoa dago ikusgai. Triptiko horrek Alesbesi begiratzen dio, artistaren jaioterriari, eta bertan agertzen dira ilea zeharo moztua duten emakume batzuk eta kanpandorrea suak hondatuta. Lehen solairuan, obra dago, bilduma iraunkorrarekin solasean. Obra hori Mikaela Zumalakarregiz mintzo zaigu. 15 hilabete zituela, Iruñeko inklusan sartu zuten preso, eta han egon zen 203 egunez.



Porque hoy puede ser ayer

Micaelita maitia

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa