(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
Udako ikastaroak 2019

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Museoen Zerbitzuak eta Karlismoaren Museoak Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin eta Nafarroako Unibertsitatearekin elkarlanean, honako udako ikastaro hau antolatu dute:

Historia eta memoria gatazkatsua museoetan

Egunak: 2019ko irailaren 24tik 26ra

Non eginen den: “Fray Diego” Kultur Etxea eta Karlismoaren Museoa (Lizarra)

Zuzendariak: Emilio Majuelo Gil (NUP) eta Francisco Javier Caspistegui Gorasurreta (NU)

Helburuak: Ikastaroan jorratzen diren gaietan, bi atal nagusi daude: lehenengoa da kontakizun historikoaren eraketa profesionala eta haren ondorio publikoak; horien artean, narrazio hori museoetan finkatu nahia, eta historia akademikoaren eta memoria historikoaren arteko harremanak. Bigarren ildo nagusia da diskurtso horiek Historiako museoetan eta Memoriaren museoetan praktikoki aplikatzeari buruzkoa; horretan beharrezkoa da memoria gatazkatsuak elkartzea eta adieraztea (edo ez adieraztea), eta, eztabaidak daudenean, horiei aurre egiteko modua landu beharra dago.

Matrikula doakoa da eta Nafarroako unibertsitateen web-orrien bidez egin daiteke. Sakatu logoan estekara sartzeko:

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

                                    

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

 

EGITARAUA:

IRAILAREN 24a

KARLISMOAREN HISTORIA, MUSEOAREN OBJEKTU

10:00-10:30 Inaugurazioa. Egiaztagiriak eta materialak jaso.

10:30-11:30 Hitzaldia Francisco Javier Caspistegui Gorasurreta jaunarena (Nafarroako Unibertsitateko Historia Garaikideko irakasle titularra). ¿Es la carlista un historia controvertida? La musealización de su memoria.

11:30-12:00 Atsedenaldia - kafea.

12:00-13:00 Hitzaldia, Emilio Majuelo Gil jaunarena (NUPeko Historia Garaikideko irakaslea eta Nafarroan gerra zibilean eta frankismoan [1936-1975] izandako errepresioaren Memoria Historikoko Funts Dokumentalaren zuzendaria):  Historia y Memoria de la Guerra Civil de 1936 en el Museo del Carlismo

13:00 Debatea.

16:30-17:30 Hitzaldia, Iñaki Urricelqui Pacho jaunarena (Karlismoaren Museoko goi mailako teknikaria): El Museo del Carlismo: un singular reto para la gestión del patrimonio cultural y la musealización del relato histórico.

17:30-19:30 Bisita teknikoa Karlismoaren Museoan barrena

19:30. Jardunaldiaren amaiera.

 

IRAILAREN 25a

HISTORIA GATAZKATSUA, MUSEOAREN OBJEKTU: BEGIRADA PROFESIONALA

10:00-11:00 Hitzaldia, Iratxe Momoitio Astorkia eta Idoia Orbe Narbaiza andreek emana (lehena Gernikako Bakearen Museoko zuzendaria da; bigarrena, berriz, museo horretako hezkuntza departamentuaren arduraduna): ¿Son discutibles y controvertidos los relatos históricos de los museos? La experiencia del Museo de la Paz de Gernika.

11:00-12:00 Atsedenaldia - kafea.

12:00-13:00 Hitzaldia, Jordi Font Agulló jaunarena (Kataluniako Generalitatearen Memorial Democratic-eko zuzendaria): La Red de Espacios de Memoria Democrática de Cataluña. Origen, presente y desafíos de futuro.

13:00-14:00 Debatea.

IMUSEOAK PROIEKTUAN: GIDOIA ERAKIZ

16:30-17:30 Hitzaldia, Marcello Flores jaunarena (historialaria, Milan, Italia): El proyecto de un museo sobre el fascismo en Predappio. Historia y memoria del fascismo en la Italia de hoy.

Hitzaldia aurkeztuko du Jordi Guixé-k, European Observatory of Memories erakundeko zuzendariak.

17:30-18:30 Hitzaldia, Javier Paniagua Fuentes jaunarena (UHUNeko Historia Sozialeko eta Pentsamendu Politikoko katedradun akreditatua, Teruelgo Gerra Zibilaren Museoaren gidoi zientifikoaren koordinatzailea): ¿Es posible articular un relato asumido por una inmensa mayoría de la Guerra Civil española combinando una narración aséptica con las distintas interpretaciones historiográficas en un Museo para todos los públicos?

18:30 Debatea.

19:30. Jardunaldiaren amaiera.

 

IRAILAREN 26a

10:00-13:00 Bisitaldi teknikoa Gernikako Bakearen Museora eta Batzarretxera.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa