(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
Historia

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Nafarroako Gobernuak eratu eta finantzatu du Karlismoaren Museoa. Foru Komunitatean ordezkaritza duten talde politiko guztiek eman diote laguntza.

Gobernadorearen Jauregia

Gobernadorearen Jauregia

2000. urtean Euskal Herriko Karlista Alderdiak (EKA) mugarik gabeko gordailu gisara utzi zion Nafarroako Gobernuari bere ondare historikoa osatzen duten ondasunen multzoa: banderak, uniformeak, sariak, margolanak, argazkiak… Gordailu horretako gauzekin batera, museoak Nafarroako Gobernuaren bestelako kultur ondasunak ditu erakusgai, haietako asko museo honetarako erosiak, eta beste batzuk zenbait erakundek eta pertsonak utziak.

2004an ekin zitzaion museoko Plan Zuzentzaileari; 2007 arte zehaztu eta garatu egin da. Horretaz gain, Batzorde Zientifikoan aritzen diren kideek karlismoari buruzko gidoia osatu dute.

Karlismoaren Museoa 2007. urtean hasi zen programa publikoekin, orduan Karlismoa ikertzeko I. Jardunaldia egin baitzen. Ondotik, beste hiru egin dira 2008an, 2009an eta 2010ean. Orain arte egindako lau jardunaldietako aktak Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuak argitaratu ditu.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa