(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
Aldi baterako erakusketa 2016

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Iraganari so. Bisortze hostorikoko argazkiak eta gerra karlistak

Erakusketa

XIX. mendeko gerra zibilen garaia da karlismoko asalduzko garai gogorrenetako bat, baina baita gehien definitzen duena ere. Istilu fatrizida horiek ez dira denbora pasa ahala ahaztu, aitzitik hamarkadetan zehar irudi kolektiboan mantendu dira eta gaur egun Espainiako historia garaikidearen erreferente garrantzitsuak dira.

Beraz, ez da harritzekoa gerra karlistek 1980. hamarkadaz geroztik gero eta garrantzi handiagoa duen birsortze historikoaren esparruaren arreta deitzea. Halaber, ez da harritzekoa argazkilariek gertakari horren aztarna uzteko interesa agertzea, ez eta Krimeako Gerraren (1853-1856) eta Amerikako Sezesio Gerraren (1861-1865) gisako gatazketan gerrako argazkigintza eta kazetaritza grafikoaren aitzindariak antzeratzea.

Iraganari so. Birsortze historikoko argazkiak eta gerra karlistak erakusketak birsortze historikoaren fenomenora hurbiltzea proposatzen dio ikusleari, nola eta aspaldidanik gisa honetako jardueretan interesa agertu duten lau argazkilariren objektiboen bidez. Argazkiok ikuspegi ezberdinetatik eta hainbat prozedura tekniko erabilita aterata daude. Era horretan, iraganeko birsortzeari eta orainaldiaren betikotzeari buruzko lau adibide agertzen dira; lauak karlismoaren historiaren parte dira. Halaber, erakusketak ia bi mendez bizirik dirauen mugimendu sozial eta politiko honek gaur egun eragiten duen interesari buruzko hausnarketa proposatzen du.

KATALOGOA



Erakusketa

ARGIZKALARIAK

JABI SOTO MADRAZO (EQUIPO 108 taldea)

Equipo 108 de Fotografía de Recreación Histórica taldea 2013an sortu zen artearen eta historiaren mugarrien artean. Jabi Soto Madrazo (Vitoria-Gasteiz, 1976) argazkilaria artearen historian lizentziaduna, ondare-argazkien tratamendu artxibistikoan eskarmentu handia duen argazki kontserbatzailea eta prozedura fotografiko primitiboen alorreko ikertzailea da. Garai horretan, Elena Meno Álvarezekin (Vitoria-Gasteiz, 1971) lan egiten zuen. Elena Meno kultura-ondarearen kontserbatzailea eta akzioan, hizkuntzan eta sinbolismoan oinarritutako lanak dituen artista da; baina horrez gain, kultura-ekintzako proiektu hezitzaileetan espezializatutako kudeatzailea da.

Kolodioian bustita deritzon hemeretzigarren mendeko prozedura fotografikoak duen garrantzi artistiko eta dokumentala nola bultzatu aztertzen ari zirela, Gorka Martínez Fuentesekin (Vitoria-Gasteiz 1978) bat egin zuten. Gorka Martínez historian doktorea da, euskal historia garaikidean espezializatua da eta ikus-entzunezko hainbat proiektutan aholkularia izan da, haien artean EITBn eman zen “La Batalla de Vitoria” dokumentala (2013), “Miguel Ricardo de Álava y Esquivel, General Álava 1772-1843” erakusketa (2013) eta “Miñones” erakusketa (2015).

Trebiñuko Bataila (1975) gaia lantzen hasteko eta testuinguruko historiko egokian kokatzeko, haien inguru hurbilera jo zuten. Batailako adierazgarria den San Formerioko ermitan (Pangua, Burgos) lehenengo irudiak egin zituzten eta hori izan zen birsortze historikoaren argazkiekin eta karlismoarekin izan zuten lehenengo kontaktu serioa.

Ondoren, 2015ean Andoaingo Guduaren antzezpenean parte hartu zuten. Bertan José María Tuduri ezagutu zuten. Haren eskarmentua eta ezagutza funtsezkoak izan dira erakusketa honetan agertzen diren argazkiak ateratzeko.

JOSÉ MARÍA TUDURI

José María Tuduri Esnal (1949, Tolosa) gerra karlisten birsortze argazkigintzako aitzindarietako bat izateaz gain, alor hori gehien ikertu eta hedatu duen pertsonetako bat da, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan birsortze-jarduera sortzen eta biziberritzen gehien lagundu duen pertsonetako bat ere.

1971n Madrilen publizitatea ikasi zuen eta bere heziketa Paris VIII Unibertsitatean osatu zuen, zinema eta ikus-entzuneko lizentzia burutuz (1982). Pariseko unibertsitatean Euskal Herriko argazkigintzaren historiari buruzko ikerketa bat egin zuen. Bertan, enfasi berezia egin zuen azken gerra karlistaren argazkietan (1872-1876) eta argazki mordoa bildu zuen. Beranduago, argazki bilduma hori zinemara eraman zuen, garai horretan kokatutako hainbat dokumental eta fikziozko film ekoiztu baitzituen, esaterako Crónica de la guerra carlista (1988) eta Santa Cruz el cura guerrillero (1990) filmak, zeinetan nahasmen sozial eta politiko bereziak ezaugarri dituen garaia zehaztasun handiz deskribatzen den.

Tudurik karlistaldiei buruz egin zituen lehenengo argazkiak 1976koak dira eta Gaztelun (Gipuzkoa) eginak dira, “Martintxo” baserria alokatuta zuen herrian, hain zuzen. Gerora, baserria, herriko ingurumariak eta Bidaniaren (Gipuzkoa) kanpoaldea Tuduriren birsortze-argazki gehienen ingurua izango ziren.

1978 eta 1980 urteen artean egin zituen argazki gehienak gai horri buruzkoak dira eta 420 diapositibaz osatutako Los carlistas 1872-1876 ikus-entzunezkoan erabili ziren. Lan hori 1982an amaitu zen, ejertzito liberalera pixka bat hurbilduz. Ikus-entzunezkoa 1984an proiektatu zen Donostian, Gipuzkoako Diputazioaren Jauregian, eta Tolosan, Aurrezki Kutxa Munizipaleko erakusketa aretoan, Tuduriren ikerketa lanean bildutako 312 argazki originalen erreprodukzioen erakusketa batekin batera. Ikus-entzunezko horretarako atera ziren argazkiak Amerikako Sezesio Gerran inspiratuta zeuden, bereziki Gardnerren eta Bradyren argazkietan. Horrez gain, lehen gerra karlistari buruzko 200 grabatu original agertu ziren, San Telmo Museoak (Donostia) laga zituenak.


VALENTÍN GÓMEZ VALISCHKA

Valentín Gómez Valischka (1952, Dnipropetrovsk, Ukraina) 2011n murgildu zen birsortze-argazkigintzaren munduan. Gaitasun mimetiko paregabea du eta bere argazkiek ekitaldien karra eta intentsitatea transmititzen dute.

Valischkak urteak daramatza karlismoaren inguruko birsortze-ekitaldiekin erlazionatuta. Hori dela-eta, autoreak tipoz eta egoeraz jositako albuma osatzeko aukera izan du. Haietan eskarmentua duen argazkizaleak garrantzi historikoa duten argazkigileei erreferentzia egiten zaiela hauteman dezake, haien artean Carol Szathmari errumaniarrari (1812-1887), zeinak 1854an gurdi bat material fotografikoz hornitu eta Danubioren mugaraino bidaiatu zuen Krimeako gerran errusiar eta turkiar ejertzitoen arteko enfrentamenduak dokumentatzeko asmoz.

Valischkak Canon 7D kamera bat erabiltzen du, ia beti 70/200 objektibo batekin. Horri esker, birsortzaileenganako nolabaiteko distantziara egon daiteke, esku hartu gabe, inor ohartu gabe, eta aurpegien espresioak eta jarduera hobe har ditzake.

Postprodukzioari merezimendurik kendu gabe, Valischkaren meritua leku egokian egotean eta gero eta hobe antolatzen diren birsortzeei darien errealismoa baliatzean datza.

JORDI BRU

Jorge Moreno Jordi Bru (Iruñea, 1967) 1990. hamarkadaren hasieran murgildu zen argazkigintzaren alorrean eta, besteak beste, Bosniako gatazkan berriemaile grafiko aritu zen. Gaur egun, kolaboratzaile lanak egiten ditu hainbat aldizkarirentzat eta komunikazio eta publizitate agentzietan lan egiten du. Gainera, 2014. urteaz geroztik birsortze historikoen erreportaje fotografikoak eta konposizioak egiten ditu Jordi Bru izengoitiarekin.

Jordi Bruren lan fotografikoak aldez aurretik dokumentazio lan sakona egitea eskatzen du, bai eskuragarri dagoen bibliografia kontsultatuz, bai zuzenean museo militarretara joz.

Gainera, beharrezkoa da Europan antolatzen diren birsortze historikoko ekitaldietara joatea konposizio bakoitzerako beharrezkoak diren argazkiak atera ahal izateko. Landu eta aztertuko duen esparruko material fotografiko guztia bildu ondoren, Jordi Bruk azken pieza konposatzeari ekiten dio eta ukitu digitalak egiten ditu horretarako.

Era horretan, gure historia belikoaren eszena ezagunenen errepresentazio artistikoa lortzen du. Azken irudia osatzen duten argazki guztiak (paisaiak, pertsonaiak, armamentua, jantzien xehetasunak) autoreak ateratakoak dira.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa