(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Alokairuen poltsa

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Jabearentzako bermeak

NASUVINSAk, alokairu poltsaren kudeaketaren arduraduna denez, bere baliabideen zati bat erabiltzen du jabe partikularren etxebizitza hutsak bilatzeko eta etxebizitza bat errentan hartu nahi duten pertsonen eskura jartzeko.

NASUVINSAk berme hauek ematen dizkio alokatutako etxebizitzaren jabeari:

  • Errenta aldian-aldian kobratzea, maizterrarekin errentamendu kontratua sinatzen den unetik beretik.
  • Etxebizitza 5 urte eta 6 hilabetez alokatzea.
  • Etxebizitza mantentzea eta jabeari egoera onean itzultzea.
  • Jabea EEZBetara (Etxebizitzak eta Eraikinak Zaharberritzeko Bulegoak) bidaltzea, etxebizitza zaharberritzeko obrak egin beharra badago hura alokairuen poltsan onartu aurretik.
  • NASUVINSAk etxebizitzaren arrisku anitzeko asegurua kontratatzea.
  • NASUVINSAk jabeari komunitate-gastuak ordainduko dizkio, gehienez ere 50€ hilean.
  • Efizientzia energetikoaren ziurtagiria: tramitazioa eta kostua NASUVINSAren kargu.
  • Etxebizitza egokitzeko behar diren gastuen finantzaketa, %0an eta 12.000 eurora arte.
  • HOUSING FIRST (etxegabeak) programan sar daitezkeen logela bateko etxebizitzengatik, 90 metro erabilgarrien pareko
    errenta ordainduko da. Ikus baldintzak.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa