(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Utzarazpena

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Etxebizitza utzarazteko prozedura

Maizterrak legezko edo kontratuzko betebeharrak betetzen ez baditu, errentatzaileak kontratua suntsiarazteko edo errentan emandako finka utzarazteko akziora jo ahal izanen du.

Utzarazpenaren arrazoiaren arabera, prozedura desberdina aplikatu behar da:

  • Errentak edo errentariaren beste zor batzuk ez ordaintzeagatik edo kontratuaren epea amaitzeagatik utzarazpena eskatzeko prozedura hitzezko judizioa da. Oraintsu egindako aldaketei esker gaur egun arlo zibilean erabiltzen diren prozedura judizialetako bat da.
  • Utzarazpenaren arrazoia beste bat bada (adibidez, baimenik gabeko azpierrentamendua edo lagapena, edo etxebizitzan egindako kalteak, edo kontratuko beste baldintzaren bat ez betetzea), utzarazpenari buruzko judizio arrunta eginen da. Horren tramiteak hitzezko judizioarenak baino luzeagoak dira.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa