(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Kontratuko betekizunak

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Epea

Kontratukoa

Alderdiek itundu eginen dute alokairuaren iraupena. Iraunaldirik hitzartzen ez bada edo iraunaldia mugagabea bada, alokairua urtebeterako dela ulertuko da.

Luzapenak / Salbuespenak

Kontratuko epea 3 urte baino laburragoa bada, nahitaez luzatuko da urtebete bat gehiago, 3 urtera iritsi arte, salbu eta maizterrak ez duela berritu nahi adierazten badu kontratuaren epea edo luzapenarena amaitu baino 30 egun lehenago bederen.

Muga epea amaitzen bada, 3 urteko gutxienekoa iragan eta gero, eta kontratuko ezein alderdik ez badu jakinarazi ez duela berritu nahi, kontratua nahitaez luzatuko da beste urte bat gehiago, salbu eta maizterrak ez duela berritu nahi adierazten badio jabeari epea amaitu baino hilabete lehenago bederen.

Kontratuaren nahitaezko luzapena ez da bidezkoa izanen baldin eta, haren lehenbiziko urtea iragan eta gero, errentatzaileak jakinarazten badio errentariari behar duela errentan emandako etxebizitza hori bertan bizitzeko (bizileku finko gisara) bera edo lehenbiziko mailako bere ahaideak (odolkidetasunez edo adopzio bidez) edo bere ezkontidea, ezkontza-deuseztasuna, banantzea edo dibortzioa egiaztatzen duen epai irmoa dagoenean. Kasu horretan errentatzaileak errentariari egiten dion jakinarazpena egin beharko da etxebizitza behar izan baino bi hilabete lehenago gutxienez, eta errentaria behartua egonen da errentan emandako finka entregatzera epe horretan bi alderdiak ez badira bestelako akordio batera iristen.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa