(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Kontratuko betekizunak

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Prezioa

Alderdiek beren artean libreki erabakiko dute errentaren zenbatekoa. Bestela hitzartzen ez badute, errenta hilabetero ordainduko da, hilabetearen lehenbiziko zazpi egunen barrenean. Jabea behartua dago maizterrari ordainagiria ematera.

Kontratuak indarra duen bitartean, errenta bakarrik eguneratzen ahalko da kontratuaren indarraldiko urte bakoitza amaitzen den egunean alderdiek hitzartutako baldintzetan. Hitzarmen espresik ez baldin badago, kontratua honela eguneratuko da: aurreko urteari zegokion errentari aplikatuko zaio Kontsumorako Prezioen Indizeen Sistemako Indize Nazional Orokorrean eguneratzearen aurreko 12 hilabeteetan izan den aldaketa portzentuala; lehenbiziko aldiz eguneratzeko, erreferentziazko hilabetea izanen da kontratua sinatzen den egunean argitaratua dagoen azkeneko indizean dagokiona, eta hurrengo aldietan, aplikatzen den azkenari dagokiona.

Errentamendu kontratuetan, alderdiek euren artean libreki akordatzen ahal dute ezen, epe jakin batean, ordaintzeko obligazioaren ordez, errenta osoa edo haren parte baten truke errentariak etxebizitzan konponketa edo zaharberritze obra batzuk eginen dituela, betiere adostutako baldintzetan. Errentamendua amaitzean, errentariak ezin izanen du inolaz ere ordainsari osagarririk eskatu etxebizitzan egindako obren kostuarengatik.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa