(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Esleitzeko prozeduraren faseak

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Prozeduraren hasiera / Sustapen(ar)en hautaketa.

 
Esleitzeko prozedurak urte bakoitzeko martxoaren 1ean, ekainaren 1ean, irailaren 1ean eta abenduaren 1ean abiaraziko dira.

Egun horietatik aurrera, erabilgarri egonen da gaikako atari honetan esleituko diren sustapenetako bakoitzari buruzko informazio osoa.

Esleitzeko prozeduran parte hartzeko eskubidea izanen dute prozedura hori hasten den eguneko 00:00etan eskatzaileen zentsuan behar bezala inskribaturik dauden pertsonek, baldin eta aukeratuak badituzte esleitu beharreko etxebizitzak eskuratzeko edo erabiltzeko araubidea eta logelen kopurua.

Baina esleitzeko aurreko prozeduretan etxebizitza behin-behinean esleiturik duten pertsonek ez dute eskubiderik izanen hautatzeko prozedura batean parte hartzeko.

Horrela, inskribatuta dauden eta esleitzeko prozedura batean parte hartzeko eskubidea duten pertsonek sustapen zehatza (kasu horretan, hautatzen diren sustapenetan baino ezin da esleitu etxebizitzarik) hautatzen ahalko dute, edo, bestela, ez dute hautatuko inolako sustapenik (kasu horretan, zentsuan inskribatzeko unean adierazitako lehentasunekin bat datorren edozein sustapenetan etxebizitza esleitzen ahalko zaio: tipologia, erabilera araubidea, logela kopurua eta herria).

Esleituko diren sustapenetako baten bat hautatu ahal izateko modu bakarra Interneten bidezkoa izanen da; hau da, ezin izanen da aurrez aurre egin. Horretarako, 7 eguneko gutxieneko epea (aurten epea 15 egunekoa izanen da) egonen da, esleitzeko prozedura abiarazten denetik aurrera zenbatuta (martxoaren 1a, ekainaren 1a, irailaren 1a eta abenduaren 1a).

Eskatzaileak, sustapen bat baino gehiago aukeratuz gero, sustapen horien arteko lehentasun ordena adierazi beharko du derrigor.

Halaber, kontuan hartu behar da sustapen zehatz bat edo gehiago hautatzeak aurretik adierazi diren gainerako lehentasunak ezeztatzea dakarrela. Dena den, lehentasunek berriro hartuko dute indarra, prozedura amaitu ondoren.

Horrez gain, gogoratu behar da, eskatzaileak sustapen zehatzen baten aldeko lehentasunik adierazten ez badu, esleitzeko prozeduraren barneko sustapen guztietan parte hartzen duela ulertuko dela, baldin eta sustapen horiek aurretik adierazi dituen lehentasunekin bat badatoz.

Amaitzeko, baliteke eskatzaileak aldi baterako baja ematea zentsuko eskabideari, esleituko diren sustapenetatik bat bera ere interesatzen ez bazaio. Prozedura amaitu ondoren, eskabideari alta emanen zaio berriro automatikoki. Aldi baterako bajarako eskaera hori Interneten bidez bakarrik egiten ahalko da, sustapen zehatza hautatzeko bezala.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa