(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Esleitzeko prozeduraren faseak

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Inskripzioa

Fase honetan eskatzaileak bere datu eta lehentasun guztiak adierazten ditu, betekizunen betetze-maila aztertzen da, eta eskabidea analizatzen da, baremoaren arabera.

Garrantzitsua da kontuan hartzea eskuratzeko betekizun askoren betetze-maila zein baremoan puntuazioa lortzeko eskubidea dakarten egoeren betetze-maila norberaren erantzukizunpeko aitorpena emanez egiaztatzen direla. Dokumentazio osoa etxebizitza behin-behinean esleitzen dion fasean emanen da.

Horrez gain, eskatzaileak adierazi beharko du derrigor zein diren etxebizitzarako haren lehentasunak. Honako aukera hauek izanen ditu horretarako:

a) Etxebizitzak eskuratzeko edo erabiltzeko araubidea: jabetza araubideko etxebizitza babestua ala errentamendu araubideko etxebizitza babestua hautatzen ahalko da, erosteko aukerarekin eta hori gabe.

b) Eskuratu nahi den etxebizitza babestu mota: BOE ala PTE hautatzen ahalko da. Biak hautatzen badira, bietatik zein lehenesten duen adierazi beharko da.

c) Zenbat logelatako etxebizitza eskuratu nahi duen: Aukera bat edo bi hautatzen ahalko dira, baina, bi aukera hautatzen badira, bietatik zein lehenesten duen adierazi beharko da.

d) Zein herritan nahi den etxebizitza babestua esleitzea. Horretarako, Nafarroako Foru Komunitateko 5 udalerriak aukeratzen ahal dira,

e) Eskatzaileak etxebizitza mota bat baino gehiago eta logela kopuru bat baino gehiago aukeratzen baditu, adierazi beharko du aukera horietako zeini ematen dion lehentasuna.

f) Etxebizitza erabilia edota berria eskuratu nahi den.

Horrekin batera, eskatzaileak telefono mugikorreko edo finkoko zenbakia, posta helbidea eta, hala denean, helbide elektronikoa emanen ditu, beharrezko komunikazioak egiteko baliabide horietako edozein erabiltzeko asmoz (nahiz eta iragarki oholean ere argitaratu beharko den).

Adierazitako lehentasun eta datu guztiak aldatzen ahalko dira, esleitzeko prozedura hasten den eguneko 00:00ak arte. Ordu horretatik aurrera egiten diren aldaketa guztiek esleitzeko hurrengo prozeduretarako baino ez dute sortuko ondoriorik (sustapen zehatzak hautatu ezean).




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa