(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Erabaki mota bakoitzerako behar den gehiengoa

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Erabakiei aurka egitea

Batzarrean hartutako erabakiei aurka egiten ahal diote batzarrean beren ezezko botoaren arrazoia justifikatu duten jabeek, edo batzarrean parte hartu ez eta 30 egun naturaleko epean idazkariari erabakiarekin ados ez daudela modu egiaztagarrian adierazi diotenek, baldin eta ordainketa eguneratua badute edo zorren zenbatekoa zainpean utzi badute (salbu eta aurka egin nahi zaion erabakia partaidetza kuotak ezartzeari edo aldatzeari buruzkoa denean).

Honako kasu hauetan, higiezina non dagoen, bertako lehen auzialdiko epaitegira jo ahal izanen da erabakiari aurka egiteko:

  • Erabakia legez kontrakoa edo jabeen erkidegoaren estatuen kontrakoa denean.
  • Erabakiak erkidegoaren interesei kalte larria egiten dienean jabe baten edo batzuen mesederako. 
  • Erabakiak kalte larria dakarkionean halakorik jasateko betebehar juridikorik ez duen jaberen bati, edo eskubideaz abusatuz hartua denean.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa