(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Erkidegoko organoak

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Administratzailea eta idazkaria

Lehendakariak beteko ditu idazkari eta administratzaile karguak, salbu eta estatutuetan kontrakoa ezartzen bada edo, batzarrak hala erabakita, beste pertsona bat aritzen bada kargu horietan (erkidegoko edozein jabe, edo erkidegotik kanpoko pertsona fisiko edo juridikoren bat, behar adinako eta legez onartutako gaitasuna duena eginkizun horietarako).

Iraupena

Aurreko kasuetan bezala, karguak urtebete iraunen du, estatutuetan besterik xedatu ezean.

Eginkizunak

  • Eginkizun nagusia fede ematea da, hots, agiri, kontu, bilera, akta eta abarren egiazkotasuna ziurtatzea.
  • Finkaren, bertako instalazioen eta zerbitzuen araubide ona zaintzea, eta horretarako behar diren ohartarazpenak egitea titularrei.
  • Aurreikus daitezkeen gastuen plana egitea, behar den garaian, eta batzarrari aurkeztea, gastuei aurre egiteko bitartekoak proposatzearekin batera.
  • Eraikinaren kontserbazioaz eta mantentze lanez arduratzea, presako konponketak eta neurriak antolatzea eta berehala horien berri ematea lehendakariari edo, hala behar denean, jabeei.
  • Obrei buruz hartutako erabakiak betearaztea eta behar diren ordainketak eta kobrantzak egitea.
  • Batzarreko idazkari lanak egitea hala behar denean, eta erkidegoaren agiriak zaintzea, betiere titularren eskura daudela. Administratzaile kolegiatua bada, bere enpresan edo lanbide bulegoan edukiko ditu agiriak, eta erkidegoko jabe bat bada, bere etxean.
  • Batzarrak ezartzen dizkion gainerako eginkizun guztiak.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa