(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Zer da jabeen erkidegoa?

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Jabeen lehenbiziko batzarra egitea

Jabeen lehenbiziko batzarrean:

  • Jabeen Erkidegoko lehendakaria eta Jabeen Erkidegoko Gobernu Batzordeko gainerako kideak izendatzen dira.
  • Hasierako aurrekontua onesten da eta eraikineko gastuei aurre egiteko kuotak ezartzen dira.
  • Erreserba funtsaren sorrera eta zenbatekoa onesten dira. Erreserba funtsaren zenbatekoa ezin da izan urteko aurrekontu arruntaren %2,5 baino gutxiago lehenbiziko ekitaldian, eta urteko aurrekontu arruntaren %5eraino iritsi behar da bigarren ekitaldian eta ondorengoetan.

Horrez gainera, lehenbiziko aldiz egiten den batzar horretan komeni da ondoko erabaki hauek hartzea:

  • Finkako jabe guztiei ematea obra berriaren eta zatiketa horizontalaren eskrituraren fotokopia eta erkidegoaren estatutu eta arau bereziena, denek ezagutu eta kontsultatu ahal izan ditzaten agiri horiek.
  • Kontu korronte bat irekitzea jabeen batzarraren ordainketak eta sarrerak bertan egin daitezen.
  • Batzarra egin bitartean edo batzarra bukatutakoan, erkidegoko idazkariak erabakien akta eginen du. Idazkariak berak eta lehendakariak sinatuko dute, eta jabe guztiei igorri beharko zaie.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa