(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Lehentasunez zaharberritu beharreko eremuak

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Lehentasunez zaharberritu beharreko eremuak dira Etxebizitza Departamentuak hala mugatutakoak, zaharberritze babestuetarako onurak eta diru-laguntzak jaso ditzaten.

Herrigune historikoak eta beste eraikin multzo batzuk izan daitezke lehentasunez zaharberritu beharreko eremu, baldin eta babeserako eta/edo barne erreformarako plan berezia badute. Gainera, eremu horiek zaharberritzen laguntzeko udal ordenantza berariazkoa beharko da.

Orain arte, Nafarroako udalerri hauetan deklaratu da lehentasunez zaharberritu beharreko eremuren bat:

  • Basaburua
  • Cintruénigo
  • Corella
  • Lizarra
  • Galipentzu
  • Imotz
  • Erriberri
  • Iruña (hirigune zaharra eta zabalguneak)
  • Gares
  • Mendabia (la Villa)
  • Tafalla
  • Tutera
  • Viana
  • Alesbes
  • Zangoza

Gainera badira beste batzuk, lehentasunez zaharberritu beharreko eremuak izan gabe, hala balira bezala laguntzak jasotzen dituztenak. Horiek dira Pirinioen Garapenerako Plan Estrategikoan sarturiko udalerrietan dauden eta 50 urte baino gehiago dituzten eraikinetarako.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa