(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Etxebizitza babestuari buruzko gai orokorrak

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Nork eskuratzen ahal du etxebizitza babestua? Gordetzen da etxebizitza babesturik inguruabar jakin batzuk dituzten pertsonentzat?

Etxebizitza babestua eskuratzen ahal dute horretarako baldintzak betetzen dituzten pertsonek eta beste pertsona batzuek, talde jakin batzuetakoek; hauentzat etxebizitzen portzentaje bat gordetzen da 33 etxebizitzatik gorako sustapen guztietan.

Salerosketarako sustapenetan erreserba hauek egin behar dira: 

  • Mugitzeko ezgaitasun larria duten pertsonak: %3.
  • %65eko edo hortik gorako ezgaitasun aitortua duten beste pertsona batzuk: %3.
  • Familia ugariak: %3. 
  • Terrorismoaren biktimak: %3.
  • Genero-indarkeriaren biktimak: %3.
  • Etxez aldarazi behar diren pertsonak, hirigintzaren ondorioz: Administrazioak kasu bakoitzean aplikatu behar den hirigintzako planaren eremurako hartzen dituen erabakien arabera, edo erakunde eskudunek horretarako sinatzen dituzten hitzarmenen arabera.
  • Nafarroako edozein udalerritan erroldatuak (ez baldin badago berariazko erreserbarik udalerrian erroldatutakoentzat): gainerako etxebizitzak, %100 osatu arte.

Alokatzeko etxebizitzen sustapenetan ere erreserba berberak eginen dira, ondoko salbuespen hauekin:

  • Genero-indarkeriaren biktimentzako erreserba handiagoa izanen da, esleitu beharreko etxebizitza guztien %6, hain zuzen ere.
  • Gizarte integraziorako etxebizitza behar duten pertsonak: etxebizitza arloan eskumena duen departamentuak horren gainean hartzen dituen erabakien arabera.

Itzuli


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa