(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Gai orokorrak

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Zer gertatuko da etxebizitza babestua erositakoan ezkontzen banaiz edo bikote egonkorra osatzen badut?

Zure etxebizitza babestuaren erosketaren eskritura publikoa jabetza-erregistroan inskribatu eta gero egiten baduzu ezkontza edo bikote egonkorra, ez da ezer aldatuko, ez etxebizitzaren esleipena, ezta eman dizuten diru-laguntza ere.

Etxebizitzaren esleipena hartu ondoren baina erosketaren eskritura publikoa erregistroan inskribatu aurretik egiten baduzu ezkontza edo bikote egonkorra, ordea, etxebizitzaren esleipena ez da aldatuko baina eman dizuten diru-laguntza bai: murriztu edo kendu ahal izanen dizute, zure bikotekidearen diru sarreren arabera (etxebizitza esleitzerakoan kontuan hartu zizkizuten diru sarrerak izan zenituen urte berean bikotekideak izan zituen diru sarrerak alegia). Era berean, zure bikotekidea etxebizitzaren baten %50aren edo zati handiago baten jabe bada, emandako diru-laguntza osoa itzultzeko eskatuko dizute.

Itzuli


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa