(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Gai orokorrak

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Itxi al dezaket nire etxebizitza babestuko terraza?

Lehendik dauden etxebizitza babestuetako terrazak itxi ahal dira, ondoko baldintza hauek betetzen badira:

1.- Obrak egiteko baimena eskatzea Etxebizitza Departamentuari.

2.- Etxebizitzak gutxieneko biziegokitasun baldintzak betetzen jarraitzea, bereziki terraza horretara irekitzen diren geletako argiztapenari eta aireberritzeari dagozkienak.

3.- Etxebizitzaren azalera handitu egiten da. Izan ere, terraza itxiak bere azalera erabilgarriaren %100 gehitu behar dio etxebizitzarenari, eta terraza irekiak %50 bakarrik. Etxebizitzaren azalera osoak gehigarri hori jaso beharko du etxebizitza babestu horretarako onartzen den muga gainditu gabe.

4.- Aurreko kontu guztiak Etxebizitza Departamentuak araututakoak dira. Horrez gainera, behar diren baimenak eskuratu beharko dira: jabeen erkidegoarena, udal lizentzia eta abar.

Itzuli


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa