(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Gai orokorrak

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Zer da etxebizitza babestua?

Etxebizitza babestua da zenbait baldintza betetzen dituena, azalerari, diseinuari, biziegokitasunari, xedeari, erabilerari, kalitateari eta gehieneko prezioari buruzkoak, eta gainera dagokion kalifikazioa jaso duena babes publikoko araubide batera bildu ahal izateko.

Beraz, etxebizitza babestuek prezio mugatua dute, eta merkatuko etxebizitza libreak baino merkeagoak dira. Etxebizitza babestuaren prezioaren beherapen hori handitu egiten da erosleek jaso dezaketen diru-laguntza publikoari esker. Ordainean, etxebizitza babestuek berariazko arauak dituzte: erabiltzeko arauak (bizileku ohikoa eta iraunkorra izan behar du) eta saldu edo alokatzekoak (egiten diren eskualdaketak jakinarazi egin behar dira eta ezarritako gehieneko prezioa errespetatu behar da).

Etxebizitza babestuak sailkatzean badaude salerosketaren araubidekoak, errentamenduaren araubidekoak, erosteko aukera dagoela edo ez dagoela, eta erabileraren lagapenaren araubidekoak. Prezio tasatuko etxebizitzak jabetzaren araubidean kalifikatuko dira bakar-bakarrik.


Erranak erran, etxebizitza babestuen titularrak Nafarroako Administrazio Publikoak edo haien mendeko sozietate publikoak direnean, zilegi izanen da horiek prekarioan esleitzea, ohiz kanpoko inguruabarren ondorioz aldi baterako ezinezkoa bada errentamenduan edo jabetzan esleitzea.

Itzuli


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa