(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Etxebizitzak eskuratzeko betebeharrak

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Nola eskaintzen da etxebizitza “desegokia”?

Desegokitzat jotzen den etxebizitza propioarekin honela jokatu beharko da ezinbestean, etxebizitza babestua eskuratu ahal izateko:

- saltzea Nafarroako Gobernuari edo horrek hautatzen duenari (sozietate publikoa —adibidez, NASUVINSA— izan daiteke, etxebizitzari dagokion Udala edo horren sozietate instrumentala), erosketa araubideko etxebizitza babestua eskuratzen denean.

- alokatzea Nafarroako Gobernuari, hala denean, alokairuen poltsan sar dezan, errentamendu araubideko (alokairua) etxebizitza babestua eskuratzen denean.

Salmenta eskaintza egiteko gehieneko prezioa ezberdina izanen da etxebizitza motaren arabera:

1. Etxebizitza babestua bada, horren bigarren eskualdaketarako urtero ezarritakoa izanen da (ikusi urte honetarako indarra duten gehieneko prezioak).

2. Etxebizitza librea bada, prezioa hurrengoetatik handiena dena izanen da:

a) Katastroko balioa.
b) Hurrengo eragiketatik ondorioztatzen den balioa: modulu ponderatu gabea (ikusi urte honetarako etxebizitza babesturako indarra duen prezioen taula, balio hori adierazten baitu) bider 1,1 koefizientea bider etxebizitzaren azalera erabilgarria. Erantsien (garajea, trastelekua…) prezioa zehazteko, 0,44 koefizientea aplikatuko zaio aipatu moduluari eta erantsien azalera erabilgarriaz biderkatuko da.
c) Familia ugariak: Etxebizitza familia ugari baten bizilekua bada, eskaintzen den etxebizitza librearen prezioa merkatuko prezioan baloratzen dena lortu arte gehitzen ahalko da, etxebizitza arloan eskumena duen departamentuak ikuskatuta, baldin eta prezio hori erosten den etxebizitza babestuaren prezioa baino handiagoa ez bada.

Nolanahi ere, Nafarroako Gobernuari edo horren sozietate instrumentalari eskaini baino lehen, ondokoak egiaztatu beharko dira modu fede-emailean:

- Etxebizitzaren zati baten edo jabetza soilaren titularra bada, etxebizitzaren zati alikuota gainerako titularkideei edo, hala denean, jabetza soila horren gozamendunari eskaini izana.
- Epai bidez erabakitako banantzearen edo dibortzioaren ondorioz bi urte baino denbora luzeagoan etxebizitza edo haren zati alikuota erabiltzerik ez egoteagatik etxebizitza desegoki baten titularrei dagokienez, etxebizitzaren jabeak modu fede-emailean egiaztatu beharko du hori eskaini diola erabilera esleituta duen pertsonari.

Egindako eskaintza ukatzen ahalko da, bai aurrekontu erabilgarritasunagatik bai etxebizitzen eremuko eskariak edo etxebizitzak arrazoizko prezioa duen etxebizitzaren eskariari erantzuteko dituen baldintza objektiboek (eraikuntza arloan edo erabilgarritasun arloan) hori gomendatzeagatik.

Amaitzeko, kontuan hartu behar da, etxebizitzaren eskaintza ukatzen bada, etxebizitza desegoki baten jabea izanda etxebizitza babestu baten esleipen-hartzailea denak ez duela eskubiderik izanen esleitutako etxebizitza babestua erosi edo alokatzeagatiko diru-laguntza eskuratzeko. Era berean, eskaintza onartzen bada eta etxebizitza desegokia salduz esleipen-hartzaileak 60.000 eurotik gorako diru-sarrerak eskuratzen baditu, ez du izanen diru-laguntza eskuratzeko eskubiderik .

Itzuli


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa