(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Etxebizitzak eskuratzeko betebeharrak

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Duela 5 urte baino gutxiago etxebizitza bat saldu dut/dohaintzan eman dut. Orain badut etxebizitza babestua eskuratzerik?

Arau orokor gisa, ezin dute etxebizitza babesturik eskuratu azken 5 urteetan etxebizitzaren bat edo etxebizitza zatiren bat saldu edo dohaintzan eman duten pertsonek (jabariaren eta erabili eta gozatzeko eskubide errealen eskualdaketak barne).

Hala ere, 90.000 eurotik gorako diru sarrerak ekarri ez dituzten eskualdaketak arau orokor horretatik salbuesten dira. Hori bai, beti eman behar da eskualdaketa horren berri etxebizitza babestua eskatzen denean, bestela datuak ezkutatzea egozten ahalko zaio eskatzaileari.

Ondorio horietarako, eskualdaketak ekarritako diru sarreratzat honako hauek joko dira: etxebizitza besterenduz lortzen diren diru kopuruak, eskualdatutako etxebizitzaren salerosketa edo esleipen eskriturari dagokion hipoteka-maileguak amortizatu gabe duen zatia kenduta.

Eskualdaketaren froga gisa, haren eskritura publikoa eta haren gaineko zergen likidazioa aurkeztu behar dira. Eskualdaketak sortutako balioa (aipatutako 90.000 euro horiek gainditzen ote diren ikusteko) honako hauetatik handiena izanen da:

1) Aitortutakoa.

2) Etxebizitza babestua izanez gero, etxebizitza mota horri dagokion gehieneko balioa, eskualdaketa ez bada kostu bidezkoa izan.

3) Etxebizitza babestua ez denean, ondare eskualdaketen gaineko zerga edo kasuan kasuko eskualdaketa kargatzen duen zerga likidatzeko eskumena duen administrazioak egiaztaturiko balioa.

Horri dagokionez, erabilera edo gozamenerako eskubide errealen baliotzat, jabetza osoari legokiokeen prezioaren %50 hartuko da.

Azkenean, kontuan hartu behar da azken bost urteetan etxebizitza baten edo haren zati alikuota baten jabaria edo erabilera edo gozamen eskubide erreala eskualdatu dutenek eta eskualdatze horren bidez 60.000 eurotik gorako diru-sarrerak lortu dituztenek ezin izanen dutela eskuratu etxebizitza babestua erosi edo alokatzeagatiko diru-laguntzarik.

Itzuli


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa