(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Zaharberritzea

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Zein dira eraginkortasun energetikoa hobetzen duten obra motak, zaharberritze babestuetan?

1. Fatxaden baldintza termikoak hobetzea.

Isolamendu termikoa jartzea, eraikinak halakorik ez duenean, edo eraikinak duena nahikoa ez denean. Eraikinaren kanpoaldean nahiz barnealdean jarri ahalko da, edo aire-ganberan, fatxadak halakorik izanez gero. 

2. Estalkien baldintza termikoak hobetzea.

Isolamendu termikoa jartzea estalkiaren kanpoaldean, edo estalkipean –halakorik bada-, edo eraikinaren barnealdean. 

3. Kanpoko arotz lanen baldintza termikoak hobetzea.

Honako hauek onartuko dira:

  1. Dauden arotz lanen ordez eraginkortasun energetiko handiagoko beste batzuk jartzea.
  2. Beira bakunen ordez beira ganberadunak jartzea.
  3. Pertsiana arrunten ordez isolamendu termikoa duten pertsianak jartzea.
  4. Eguzki-babesak instalatzea, hala nola babes finkoak edo kanpoko pertsiana erregulagarriak, edo erradiazioa iragazten duten beirak jartzea

4. Kanpoko giroaren eraginpeko zoruen baldintza termikoak hobetzea.

Kanpoarekin, lurrarekin, ganbera aireztatuekin edo berokuntzarik gabeko garaje, trasteleku eta gisako lokalekin elkar ukituz dauden zoruei isolamendua jartzea.

Barnealdea kanpotik bereizten duen forjatuaren bi aldeetatik edozeinetan jarri ahalko da isolamendua.

5. Instalazioen eraginkortasun termikoa hobetzea.

Berokuntzako edo ur bero sanitarioko galdara kolektiboen errendimendua edo beroa banatzeko sarearen errendimendua hobetzea, hodiak isolatuz, galdarak aldatuz etab., betiere hobekuntzen eraginez kontsumoa %20 edo gehiago murriztuko dela frogatzen bada.

Berokuntza sistema kolektiboetan banakako kontagailuak jartzea, eta, horrekin batera, banakako kontrol termostatikoko sistemak jartzea, etxebizitza bakoitzerako programatzen ahal direnak.


Itzuli


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa