(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Zaharberritzea

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Lokal bat etxebizitza bihur daiteke eta biziegokitasun zedula lortu?

Biziegokitasun baldintzen ikuspegi hutsetik, edozein lokal etxebizitza bihur daiteke, baldin eta lehendik baden eraikin batean etxebizitza berri bat egokitzeko obren bitartez arau guztiak betetzea lortzen bada: 142/2004 Foru Dekretua, martxoaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko etxebizitzetan bizi ahal izateko gutxieneko baldintzak arautzen dituena (I. eta II. eranskinak), eta eraikuntzari buruzko gainerako arau aplikagarriak.

Arazo ohikoenak izaten dira gutxieneko garaiera ez dela nahikoa, edo ezin dela aireztapen-hodirik jarri estalkiraino hala behar duten guneetan.

Kontuan izan behar da biziegokitasun baldintzez gain beste baldintza batzuk ere bete behar direla, hala nola, hirigintzako udal planeamenduak onartutako erabilera izatea eta behar den lizentzia eskuratzea. Baliteke eraikineko jabeen erkidegoaren baimenak eta beste batzuk behar izatea.


Itzuli


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa