(Edukira Joan)
comienza contenido web

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Informazio geografikoa, industria-jardueraren garapena bultzatzeko tresna

2016ko azaroaren 4a, ostirala  |   12etatik 14etara   |   Kondestablearen Jauregia

Industria-lurzoruaren eta industriako establezimenduen informazio geografikoa ekonomia-jarduerako eremuak suspertzeko erabil daiteke, bai eta herrialde-garapenerako estrategiekin bat datozen berrindustrializazioko politikak prestatzen laguntzeko ere. Hori horrela izanik, Nafarroako Gobernuak Ekonomia-jarduerako Eremuen Katalogoa prestatzeko lanak egin ditu NASUVINSA (Navarra de Suelo y Vivienda, S.A.) sozietatearekin batera. Tresna horrek, erabilera publikokoa izanen denak, bidea emanen du ekonomia-jarduera guztiei buruko informazio garrantzitsua eskuratzeko; interesgarria izanen da, bai Administrazioarentzat, bai herritarrentzat oro har.

Garapen Ekonomikoaren Ostiralak programako saio honetan aukera egonen da Ekonomia-jarduerako Eremuen Katalogoa aurkeztu eta Proiektuaren Jarraipen Batzordea eratzeko.

PROGRAMA

12:00 Jardunaldiaren hasiera eta hizlarien aurkezpena - Roberto Yoldi Echarren, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria.

12:10 Industria-lurzoruaren informazio geografikoa eta herrialde-garapena - Jose Luis Azkarate Arabiourrutia, LKS Ingenieríako arkitekto-hirigilea.

12:40 Ekonomia-jarduerako Eremuen Katalogoaren Proiektuaren aurkezpena - Laura Larraya Irigoyen, Enpresen Erregistroaren Ataleko burua.

13:00 Tresnaren aurkezpena eta adibide praktikoak - Xabier Velasco Echeverría, Navarra de Suelo y Vivienda, S.A.

13:30 Galderak eta eskaerak

14:00 Proiektuaren Jarraipen Batzordearen eraketa

fin contenido web