(Edukira Joan)
comienza contenido web

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Negozioetako errelebo-burtsa Nafarroako enpresen jarraitutasuna errazteko

Ostirala, Martxoaren 9an | 12:00 - 14:00 | Kondestablearen Jauregia

Izen-ematea

Lan autonomoak nabarmen laguntzen du Nafarroako ekonomian. Nafarroako Gobernua Nafarroako Lan Autonomoaren 2017-2020ko Plana ari da garatze. Plan hori S3 egituratzen dituen plan estrategikoen artean dago, eta bere helburu nagusia da lan autonomoa lana sortzeko tresna gisa promozionatzea. Foru Komunitatean egiten eta onartzen den mota honetako lehen plana da.

Bere 4. ildo estrategikoan (lan autonomoa sendotzeari buruzkoan), 3. ekintzaren (Negozioen itxiera ekiditeko eta belaunaldien erreleboa sustatzeko neurriak) helburuetako bat da enpresa-ondorengotzarik ez duten negozioen poltsa bat sortzea.

Jardunaldi hau martxoaren 16an eginen da Kondestablearen Jauregian, Iruñean, Garapen Ekonomikorako Ostiralen barruan. Jardunaldi honen helburua da poltsa horri buruzko informazioa zabaltzea; kontuan izan poltsa hori www.navarraemprende.com webgunean dagoela jada, eskuratzeko moduan. Jardunaldian, gainera, herritarrei erakutsi nahi zaie zertan datzan negozioetako erreleboa, gure komunitatean ahal dela lanpostuak desagertu ez daitezen negozioei segida ez emateagatik.

EGITARAUA

12:00 - Irekiera - Izaskun Goñi, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia

- Nafarroako Lan Autonomoaren Planaren aurkezpena - Javier Zubicoa, Lan Zerbitzuko burua

- Premiazko Erreformen 6/2017 Legearen gakoak - Maite Vaca, Lan Zerbitzua

- Negozioetako erreleboaren poltsa eta ekintzailetzaren aldeko laguntzak - Susana Mateache, Lan Zerbitzua

Kooperatiba eta Mikrokooperatiba - Alejandro Alonso, Ekonomia Sozialaren, Lan Autonomoaren eta Lan Erregistro Publikoen Atala

Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzua

Nafarroako Merkatarien Elkartea: Inmaculada Elcano

- Negozioetako erreleboen esperientziak - Bideoak: Frutería Lurgai ; Bolsos y Complementos Beatriz; Tripicallería Fermín y bertaratuz: Hevia Chávarri Auditorres Asesores

- Galderak eta eskaerak

 

7/2017 legea. Esparru berria kontsumitzaileen eta enpresen arteko gatazkak ebazteko. Administrazioaren eginkizuna.

Ostirala, Martxoaren 9an | 12:00 - 14:00 | Kondestablearen Jauregia

2017ko azaroaren 4an (larunbata) EAOn argitaratu zen azaroaren 2ko 7/2017 Legea. Horren bidez, Espainiako ordenamendu juridikoan sartu zen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko maiatzaren 21eko 2013/11EB Zuzentaraua, kontsumoaren arloan auziak auzitara jo gabe ebazteari buruzkoa.

Azaroaren 5ean hartu zuen indarra eta ez da aurreikusten inolako epe iragankorrik hori aplikatzeko. Beraz, bertan xedatutakoa nahitaez bete behar da egun horrez geroztik.

Aipatu beharra dago legeak ez duela ebazteko prozedurarik arautzen, ezta halakorik garatu ere; izan ere, betebeharrak ezartzen ditu, besterik ez, auziak auzitara jo gabe ebazteko orduan kontsumitzaileek eta enpresaburuek zein entitatetara jotzen ahal duten, haien kalitatea harmonizatze aldera.

Hala ere, haren azken xedapenen bidez, arau batzuk aldatzen ditu, administrazioko lanaren esparruan orain arte garatu diren lan-prozesuei zuzenean eragiten dietenak.

Jardunaldi honen xedea da azaltzea zein aldaketa dagoen kontsumitzaileen eta enpresaburuen arteko ereduan, eta zein den enpresa horien eta Administrazioaren zeregin berria

EGITARAUA

12:00 - Irekiera - Maitena Ezkutari Artieda, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia.

- Esparru arautzaile berria Auziak Auzitara jo gabe Ebazteko - Ainara Fontanes Zurdo. Kontsumo Zerbitzuko teknikaria.

- Erronka berriak Administraziorako - César López Dios. Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuko zuzendaria.

- Solasaldia - Galderal eta eskaerak

fin contenido web