(Edukira Joan)
comienza contenido web

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Nafarroako elikakateari bultzada ematea Europako ekimenen bitartez

2018ko apirilaren 27a, ostirala | 09:00 - 14:00 | AIN

Izen-ematea

Jardunaldi hau prestatu da Nafarroako elikakatearen parte diren enpresa eta entitate guztiendako, hain zuzen ere beren berrikuntza proiektuetarako finantzaketa-ildoak eta gako-sareak hurbilagotik ezagutzeko.

PROGRAMA

09:00. Jardunaldiaren hasiera - Isabel Elizalde, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria.

Topaketaren Etengabeko Foroen aurkezpena. Mikel Irujo, Nafarroako Gobernuaren Bruselako ordezkaria.

Elikadura sektoreko enpresendako aukerak Horizonte 2020 Reto Social 2-n eta PRIMA ekimenaren aurkezpena. Manuel Lainez, INIAko zuzendaria.

10:45 Atsedenaldia - kafea

11:00 Deialdia: Nekazaritzako produktuen gaineko informazioa eta sustapena. Enjoy it’s from Europe programa -María Jesús Navarro, MAPAMAko Elikagaien Sustapenerako Zuzendariordetza Nagusia.

Sareak eta aukerak Bruselan, nekazaritzako elikagaien sektorean. Mikel Irujo, Nafarroako Gobernuaren Bruselako ordezkaria.

Food For Life Spain plataformaren aurkezpena -Nuria Mª Arribas, FIABeko I + G + b-ko zuzendaria.

Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Klusterraren (Nagrifood) aurkezpena - Sandra Aguirre, Nagrifoodeko kudeatzailea.

Entreprise Europe Network (enpresei laguntzeko sarea H2020n)

 

Arrisku-kapitala, hazkunderako eta enplegua sortzeko tresna

2018ko apirilaren 20a, ostirala | 12:00 - 14:00 | Kondestablearen Jauregia

1984tik aurrera, SODENAk hazten laguntzen die Nafarroako enpresei, bereziki sortu berri diren enpresei edo hedapen proiektuak dituztenei, arrisku-kapitalaren bidez lagundu ere. Arrisku kapitala garapen ekonomikoko tresna bat da, enpresa-sareari laguntzeko bide gisa zabaldu dena herrialde aurreratuenetan. SODENAko zuzendari kudeatzaile Pilar Irigoienek “SODENAren eragin sozioekonomikoa 1984-2016” azterlana aurkeztuko du. Txosten horrek aztertzen du arrisku-kapitalak zer eragin izan duen hazkundean, enpleguan, berrikuntzan, nazioartekotzean, enpresen porrota gutxitzeko prozesuan eta produktibitatean, SODENAk tresna horren bidez laguntzen dituen konpainiei dagokienez.

Halaber, Grupo APEXeko zuzendari nagusi Santiago Salak eta EMBEGA S. COOP. enpresako zuzendari kudeatzaile José Antonio Molinak bere enpresetako esperientziak partekatuko dituzte SODENArekin.

PROGRAMA

12:00 Hasiera - Manu Ayerdi, Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako lehendakariordea

- "SODENAren eragin sozioekonomikoa 1984-2016” azterlanaren aurkezpena - Pilar Irigoien, SODENAko zuzendari kudeatzailea

SODENAko arrisku-kapitalaren bidez lagundutako enpresa-esperientziak:

* José Antonio Molina, EMBEGA, S. COOP. enpresako zuzendari kudeatzailea

* Santiago Sala, Grupo APEXeko bazkidea eta zuzendari nagusia

Mahai-ingurua

13:30 Amaiera

fin contenido web