(Edukira Joan)
comienza contenido web

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

eMarket Services nekazaritzako elikagaien sektorerako

OSTIRALA 2018KO IRAILAREN 21A | 12.00 - 14.00 | KONDESTABLEAREN JAUREGIA

Foods & Wines from Spain denda Amazonen eta ICEXen elkarlanak ernatu duen proiektua da, Espainiako enpresen produktuei ikusgaitasun eta posizionamendu hobeak eman nahirik Amazonen web europarretan. Denda hori jardunean dago Espainiako, Erresuma Batuko eta Alemaniako marketplace europarretan, eta geroago, bigarren fase batean, Frantziako eta Italiakoetan ere aktibatuko da.

Denda horren apustua %100 espainol jatorriko kalitatezko produktuak saltzea da, modu estrategikoan aurkezturik, eduki antolatuen atalak sartuz eta diseinu begietarako erakargarria erabiliz. Programa ondoko sektore eta/edo produktuen elikagai eta edari enpresetara zuzendua dago: olioak eta ozpinak; olibak, ozpinkiak eta aperitifak; urak, zukuak eta edari alkoholik gabeak; kontserbak eta jaki prestatuak; urdaiazpikoa eta urdaitegia; erreximentak, konfiturak eta eztia; okintza, opilgintza eta gozokiak; pastak, lekaleak eta arroza; saltsak, espeziak eta kondimentuak; eta ardoak eta bestelako edari alkoholdunak.

 PROGRAMA

12.00
Jardunaldiaren hasiera
Izaskun Goñi, Nafarroako Gobernuko Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia

12.15
La estrategia de internacionalización para el sector agroalimentario: tendencias y oportunidades
María Naranjo, ICEXeko Elikagaien, Ardoen eta Gastronomiaren zuzendaria

12.45
Vender online en Europa de la mano de ICEX y Amazon: La Tienda de Foods and Wines from Spain

Victoria Vera, ICEXeko Garapen Digitaleko zuzendari albokoa

13.15
Experiencia empresarial, casos de éxito

Bodegas Ochoa SA, Pablo Aguirre, zuzendari komertziala Conservas Dantza SA, Alex Zuloaga, Key Account Managerra

13.45
Elkarrizketa

14.00
Ekitaldiaren bukaera

Isabel Peñaranda, merkataritzako eta ICEXko lurraldeko zuzendaria Nafarroan

fin contenido web