(Edukira Joan)
comienza contenido web

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bioekonomia Nafarroan: lurraldeko erronkak eta aukerak Europan

Ostirala, 2019ko urtarrilaren 25a | 11.00 - 14.00 | Kondestablearen Jauregia

Izen-ematea

Joan den urrian, Batzordeak ekintza-plan bat aurkeztu zuen Europako gizartearen, ingurumenaren eta ekonomiaren zerbitzura egonen den bioekonomia jasangarria eta zirkularra garatzeko. Estrategia berri honez bidez, Batzordea ahalegintzen da Europar Batasuneko enplegua, hazkundea eta inbertsioa sustatzen.

Bioekonomiak baliabide biologikoetan oinarritzen diren sektore eta sistema guztiak barne hartzen ditu. Europar Batasuneko sektore handienetako eta garrantzitsuenetako bat da eta honako hauek batzen ditu: nekazaritza, basogintza, arrantza, elikadura, bioenergia eta oinarri biologikoko produktuak; urtean 2 bilioi euro inguruko diru-sarrerak dakartza, eta 18 milioi lanpostu inguru. Halaber, funtsezko sektorea da landa eremuetako hazkundea sustatzeko.

Ekosistema eta baliabide biologiko mugatuak dituen mundu honetan, beharrezkoa da berritzeko eta ahalegina egitea biztanleria elikatzeko eta hornitzeko edateko urez eta energia garbiz. Bioekonomiak aukera ematen du hau egiteko: algak erregai bihurtu, plastikoa birziklatu, hondakinak altzari edo arropa bihurtu, edo industriako azpiproduktuak oinarri biologikoko ongarri. Europan, 2030rako milioi bat enplegu berde sortzeko ahalmena dauka.

Garapen Ekonomikorako ostiraletako saio honetan, Nafarroako eragileek eskura dituzten aukerak eta tresnak aurkeztuko dira, bioekonomiaren arloan berrikuntzak egiteko bai teknologia mailan, bai eskualde mailako garapenari dagokionez ere.

PROGRAMA

11:00 Sarrera eta Garapen Politikak 
 ▪ Saioaren sarrera- Mikel Irujo (Nafarroako Gobernuaren Bruselako ordezkaria)
 ▪ Ekonomia Zirkularra Nafarroan- Eva García Balaguer (Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia)

Aukerak Europa mailan
 ▪ Bioekonomiari buruzko Europako estrategia berria – Jorge Molina Villanueva (Europar Batasuneko programen zuzendaria - ADItech) 
 ▪ 2019ko finantzaketaren BBIko Europako programaren aukerak – Marta Campos Iturralde (Biobased Industries (BBI)- Brusela) 
 ▪ “Power4BIO” EB proiektua: Bioekonomiaren lurraldeko estrategiak sortzeko tresnak – Ignacio Martin (CIRCE)

Bioekonomiaren ahalmena Nafarroan
 ▪ Bioekonomia eta berrikuntza Nafarroan– Javier Gil (CENER) 
 ▪ Biologia Aplikatuaren Diziplina anitzeko Institutua (IMAB / NUP)

Eztabaida eta jardunaldiaren itxiera

fin contenido web