(Edukira Joan)
comienza contenido web

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Helmuga Turistiko Adimentsuaren eredua Erriberan aplikatzea eta city break azterlana: helmuga hobeto ezagutzea turismoko plangintza optimizatzeko

Martxoaren 6a, ostirala | 12:00- 14:00 |  Tutera – UHUN

Ingurune ekonomikoaren aldaketa etengabea, jasangarritasunaren alorreko kontzientziazioa, teknologia... Mundu honetan aldaketak ziztu bizian ari dira gertatzen, eta egokitzeko gaitasuna funtsezkoa da edozein esparrutan; besteak beste, turismoan. Testuinguru honetan, oso garrantzitsua da helmugak eta turistak monitorizatzea, horrek aukera ematen baitigu behar diren datuak eta ezagutza eskuratzeko, lurraldera eta sektorera bideraturiko ekintza-planak ezartzeari begira, lehiakorragoak, errentagarriagoak, modernoagoak eta jasangarriagoak izan gaitezen.

Gainera, Helmuga Turistiko Adimentsua izeneko proiektuak metodologia berritzailea proposatzen du, ardatz gisa duena teknologia berriak eta berrikuntzak lan prozesuetan sartzea. Ildo horretatik, Nafarroako Erribera da sare horretan sartu den lehen helmuga Foru Komunitatean. Bestalde, Nafarroako Turismoaren Behatokiak lanean dihardu datu gehiago sortze aldera, horien bidez turismoko jardueraren gaineko jakintza hobea izateko eta, hartara, hobeki egokitu eta Nafarroan turismo jasangarriagoa garatzeko.

Garapen Ekonomikorako Ostiraletako saio honetan, hainbat gauza aurkeztuko dira: Nafarroako Erriberako Helmuga Turistiko Adimentsuaren Diagnostikoa eta Ekintza Plana, Nafarroako Turismoaren Behatokiaren jarduera ildo nagusiak eta turisten mugikortasunari buruzko azterlanak ekarri dituen emaitzak (azterlan hori Tuteran egin da, datu geolokalizatuak erabiliz).

Egitaraua:

12:00 Erakundeetako kargudunek jardunaldia abiaraztea – Manu Ayerdi, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria; Alejandro Toquero, Tuterako alkatea eta Eder Partzuergoko lehendakaria; Enrique Martínez, Segittur-eko lehendakaria

Helmuga Turistiko Adimentsua Erriberan ezartzea: diagnosi txostenaren eta ekintza planaren aurkezpena Carlos Romero, Segitturreko Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza Turistikoko zuzendaria, eta Abel Casado, Eder Partzuergoko kudeatzailea

Neurtu, gero ekiteko – Maitena Ezkutari, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia.

“Nafarroako banaketa turistikoaren neurketa” azterlanaren aurkezpena – In2destination, Carlota Cazalla, Carlota Cazalla, Investigadora Senior de in2destination Research and Consultancy in Tourism 

Galdera-erantzunak eta amaiera

fin contenido web