(Edukira Joan)
comienza contenido web

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Energia-merkatuaren funtzionamendua eta kostuak murrizteko moduak

2021ko otsailaren 19an, ostirala| 12:00 - 13:30  | On-line

Inscripción

Energiaren kostuak eta prezioa ulertzeko, funtsezkoa da jakitea nola funtzionatzen duen energia-sektoreak Espainian. Energia-merkatuak honako hauek biltzen ditu: energia sortzea (ekoizpena), energia garraiatzea (energia garraio-saretik transmititzea), banaketa (energia banaketa-saretik kontsumo-puntuetara banaketa) eta merkaturatzea (kontsumitzaileei energia saltzea). Jarduera horietako bakoitzak bere konplexutasun eta berezitasunak ditu; bereizita eramaten dira, baina ezin dira bata bestea gabe ulertu. Eta horien guztien araberakoa da energiaren prezioa.

Ekonomiaren Garapenari buruzko ostiraletako saio berri honen helburua energiaren merkatuak nola funtzionatzen duen azaltzea da, argiaren prezioa eta faktura ulertu ahal izateko, eta hori murrizteko eta elektrizitatea hain espezializatua eta aldakorra den merkatu batean modu eraginkorragoan erosteko gakoak izateko.

Programa • Irekiera - Martin Ibarra, Transizio Energetikoaren zerbitzuko zuzendaria

• Energiaren merkatua: funtzionamendua, prezioa eta erosteko aukerak - Sonia Lizarralde, Enertrade Consultoría e Inversiones

• Mahai-ingurua: Oscar Fernandez, Nafarroako Gobernuko Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuko teknikaria, Javier Zardoya, Iruñeko Udalaren Energia Agentziako arduraduna; Xabier Zubialde, Energian ingeniari aditua; Sonia Lizarralde, Enertrade Consultoría e Inversiones eta Merkatuen, Alberto Pérez de Ciriza, ingeniero comercial de Iberdrola eta Paloma Espeja, Lehiaren Batzorde Nazionaleko ordezkaria.

Moderatzailea: Iñaki Apezteguia, Nafarroako Gobernuko Energia Planaren atalburua

fin contenido web