(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

57/1990 Foru Dekretua, martxoaren 15ekoa, garraioetako oztopo fisiko zein sentsorialak kentzeko Arautegia onesten duena

 

(1990eko 37. NAOn argitaratua, martxoaren 26an)

Atarikoa

Uztailaren 11ko 4/1988 Foru Legeak, oztopo fisiko zein sentsorialei buruzkoak, azken xedapenetako lehenbizikoan ezartzen du beharrezkoa dela hura aplikatu eta aurrera eramateko arautegi egokia egitea.

Garraio publikoa, zalantzarik gabe, arautu beharreko arloa da oztopo fisiko eta sentsorialei dagokienez. Gai honetan Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeko Lege Organikoaren 49.1.f. eskumen osoak ematen dizkio Foru Komunitateari garraioa foru lurraldean egiten bada.

Uztailaren 11ko 4/1988 Foru Legea bete eta aurrera eramateko asmoz, bidezko da Arautegi hau onestea.

Hori horrela delarik, Herrilan, Garraio eta Komunikabide Kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta lauretan hogei eta hamarreko martxoaren hamabortzeko bilkuran hartutako erabakiarekin bat, dekretatu dut:

Artikulu bakarra

Onetsi egiten da garraioetako oztopo fisiko zein sentsorialak kentzeko Arautegia, zeinaren testua ondotik heldu baita.

Hondarreko Xedapenetan Lehenbizikoa

Ahalmena ematen zaio Herrilan, Garraio eta Komunikabide Kontseilariari Foru Dekretu hau bete eta aurrera eramateko behar diren xedapen guziak eman ditzan.

Hondarreko Xedapenetan Bigarrena

Foru Dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

GARRAIOETAKO OZTOPO FISIKO ZEIN SENTSORIALAK KENTZEKO ARAUTEGIA

1. artikulua

Bidaiariendako garraio publikoek, eraginkortasunagatik kreditaturik dauden aurrerapen teknologikoetatik heldu diren neurri teknikoetara moldatzeko egin behar den egokitzapena deustan ukatu gabe, Arautegi honetan ezarritako aginduak betetzen direnentz begiratuko dute.

2. artikulua

Nafarroako Foru Komunitateko bidaiariendako zerbitzu publikoen geltokiek megafonia tresneria beharko dute izan, sarrera eta irteerak noiz diren, eta beste berri edo gertakizun aditzera eman ahal izateko.

3. artikulua

Eraikitzen diren geltokiak edo berritu behar direnak, baita ibilgailuak ere, betebehar hauei lotuko zaizkie:

a) Atalondo, pasabide eta kaiei erantsitako eskailerak eta bestelako elementuak ekainaren 29ko 154/1989 Foru Dekretuan ezarritako aginduen arabera eginen dira.

b) Geltokietako kaien ertzaldeak gaur egun dagoen zorua ez bezalako ehunduradun zerrenda baten bitartez markatuko dira, horrela itsuek garaiz nabaritu dezaten kaiaren eta trenbide edo errepideen artean dagoen maila.

c) Barnekalean gainditu beharreko torniketeak edo bestelako mekanismoak dituzten tokiek mugikortasun mugatua duen pertsona pasa ahal izateko aukerazko beste foso bat beharko dute izan.

d) Andenetan sartu eta ateratzeko ateetako batek bederen izan beharko du gurpildun aulkian doan pertsona bat pasatzeko adinako zabalera.

4. artikulua

Hiriko eta hiriarteko autobusetan gutxienez hiru jarleku gorde beharko dira ibilgailu bakoitzean. Jarleku horiek sartzeko atetik hurbil eta ongi seinaleztaturik beharko dute egon. Aipatu tokian, eta hurbiltzeko errez dagoen lekuan, geldiuneen berri emateko txirrin bat bederen egonen da. Ibilgailu guzien zorua irristaduraren kontrakoa izanen da.

Pertsona horiek ibilgailu osoa zeharka ez dezaten, sartzeko atetik jeisten ahal dira kontrolatzeko takilatik hurbilago baldin badaude.

Abiadura-aldagailuak ibiltzean izan daitezkeen bapateko azelerazioak galerazteko mekanismo tekniko egokiak izan beharko ditu.

5. artikulua

Herrilan, Garraio eta Komunikabide Kontseilariak arauez erabakitzen dituen herri edo eskualdeek gutxienez ibilgailu berezi edo taxi egokitu bat izan beharko dute mugikortasun mugatua duten pertsonen ibiltzea errezteko.

6. artikulua

Garraio publiko guzietan pertsona ezinduak sartzeko baimena emateaz gain, behar den tokia egokituko da aipatutako pertsonek erabiltzen dituzten tresna edo lagungarriak utzi ahal izateko bastoi, makulu, gurpildun aulki, itsu-zakur eta bestelako tresna mekanikoak.

7. artikulua

Ibilaldi luzerik egin gabe pertsona ezinduek beren ibilgailuak aparkatu ditzaten, udalek ondoko neurriak hartu beharko ditu:

a) Mugitzeko arazoak dituzten pertsonei denbora mugatuko tokietan ibilgailua denbora luzeagoz aparkatzeko baimena ematea.

b) Beharrezko dela egiaztatzen den tokietan, aparkatzeko toki batzuk gordetzea, trafiko seinaleekin batera nazioarteko eskuragarritasun ikurra adierazten duen diskoa paratuaz (ekainaren 29ko 154/1989 Foru Dekretuaren II. Eranskinaren 45. irudia, 1989.eko uztailaren 21eko N.A.O.ean argitara emana).

c) Pertsona ezinduak dauden ibilgailuei bide publikoaren edozein tokitan behar duten denboraz gelditzeko baimena ematea, beti ere ibilgailu edo oinezkoak ibiltzea galerazten ez badute.

d) Aurreko ataletan azaldutako erreztasunez baliatzen ahal diren pertsonei txartel bana ematea, behinik behin jabearen izena eta eskuragarritasun ikurra dituena.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa